126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 40/10 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela maulagatik eta dirua faltsifikatzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Pedro Santiago Gimeno Fernández jaunak, hiri honetako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, interes orokorren kontrako falta batengatik tramitatu diren 40/2010 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Salatzaileak Ignacio Rodríguez Lázaro (Bar Estación), Chen Peiwei (Alimentación Chen), Felipe Eduardo San Gorrin Garro (Bar Aralar), José Antonio Pérez de Viñazpre Beloqui (Bar The Faculty) eta Guangyue Liu (hiri honetako Fray Diego kaleko 37ko beheko solairuan dagoen bazar txinatarra) izan dira, eta salatuak Nerijus Zinevicius eta Aivaras Anilionis, denak ere adin nagusikoak. Gainerako inguruabarrak autoetan ageri dira. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Aivaras Anilionis absolbitu egiten dut jarduketa hauek eragin dituen interes orokorren kontrako faltatik.

Nerijus Zinevicius kondenatzen dut, leporatu zaion interes orokorren kontrako faltaren egile eta erantzulea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik izan gabe, hirurogei eguneko isuna ordaintzera, egunero sei euroko kuota hain zuzen. Zigor Kodearen 53.1 artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa aplikatuko da.

Halaber, Nerijus Zinevicius kondenatzen dut kalte-ordain gisa Ignacio Rodríguez Lázarori (Bar Estación) 100 euro ematera, Chen Peiweiri (Alimentación Chen) 50 euro, Felipe Eduardo San Gorrin Garrori (Bar Aralar) 50 euro, José Antonio Pérez de Viñazpre Beloquiri (Bar The Faculty) 50 euro, eta Guangyue Liuri (hiri honetako Fray Diego kaleko 37an, beheko solairuan, dagoen bazar txinatarra) 50 euro, hori guztia erantzukizun zibilarengatik.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, konfiskatutako 417,50 euroak itzul bekizkio Aivaras Anilionisi, eta konfiskatutako gainerako diruarekin ordain bitez Nerijus Zineviciusen kondenako kalte-ordainak eta erantzukizun penala.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Nerijus Zineviciusi eta Aivaras Anilionisi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko urriaren 4an.-Epailea, Pedro Santiago Gimeno Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1016382