126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldizkako Zergak eta Tasak - 2010eko bigarren seihilekoa

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2010eko azaroaren 17an amaituko dela borondatezko epea, 2010eko bigarren seihileko hala Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga nola Espaloietan barnako Pasabideak eta Eremu Publikoaren Okupazioa direla-eta ordaindu beharreko tasengatik igorritako kuotak ordaintzeko. Halaber, egun horretan bertan amaituko da Landalur nahiz Hirilurretako ondasunen gaineko Kontribuzioaren 2010. urteko bigarren zatikapenari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea ere.

Horiek ondoko entitateen edozein bulegotan ordaindu ahalko dira, betiere bulego bakoitzeko ordutegian eta dagokien ordainagiria aurkeztuta: Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxea (Nafarroako Kutxa), Banco de Santander Central Hispano (BSCH), Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Banco Popular-Vasconia, Euskadiko Kutxa, La Caixa eta Nafarroako Rural Kutxa. Halaber, ordainketa Interneten bitartez ere egin daiteke, Iruñeko Udalaren web gunean (www.pamplona.es).

Behin epe hori iraganik, premiamendu bidez kobratzeko izapideak eginen dira.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Toki Ogasuneko Alorreko zuzendaria, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: L1016478