126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Ordenantza fiskala, Lagunak udal zerbitzuko patinodromoa erabiltzeko prezio publikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Lagunak udal zerbitzuko patinodromoa erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiaren bidez, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da; hala izanik ere, haren testu osoa argitaratu beharko da, lege beraren 326. artikuluari jarraituz.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2010eko irailaren 30ean.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1016220