126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Ordenantza, basoko pistak
eta bideak arautzen dituena. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Altsasuko basoko pistak eta bideak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 2 hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Altsasun, 2010eko urriaren 1ean.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L1016315