126. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1314/2010 EBAZPENA, irailaren 28koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko gidari izateko C mailako 3 lanpostu, barne sustapeneko sistema murrituaz eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Kontuan harturik beharrezkoa dela aipatu lanpostuak betetzea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kontuhartzailetza Zerbitzuko zuzendariak kontu hartuta.

Kudeatzaileak proposatuta.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehena.-Hautaprobetarako deia egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko C mailako gidari izateko 3 lanpostu huts, barne sustapeneko sistema murrituaz eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Bigarrena.-Deialdia arautuko duten oinarriak, Ebazpen honekin batera doazenak, onestea.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunak, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2010eko irailaren 28an.-Errektorea, Julio Lafuente López.

DEIALDIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO
GIDARI IZATEKO C MAILAKO 3 LANPOSTU,
BARNE SUSTAPENEKO SISTEMA MURRIZTUAZ
ETA OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ, BETETZEKO

OINARRIAK

1.-Arau Orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko gidari izateko C mailako 3 lanpostu betetzea, barne sustapeneko sistema murriztuaz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko D mailako lanpostuetatik, eta oposizio-lehiaketaren bidez.

1.2. Deialdi hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 2009ko abenduaren 10eko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluaren erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langileen Lanpostu Zerrendaren aldaketak onesten dituena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Batzordeak 1996ko apirilaren 2an hartutako erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanpostuak bete eta haietara sartzeko prozeduretan aplikatu beharreko merezimenduen baremoak arautzen dituena, deialdi honen oinarriak, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

1.3. Beharrezko hautaprobak gainditu ondoren, deialdi honen xede diren lanpostuak betetzeko izendatzen diren langileak C mailan sartuko dira, eta maila horri dagozkion ordainsariak jasoko dituzte, Lansarien Behin-behineko Arautegia onesten duen uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Lanpostu Zerrendaren aldaketak onesten dituen 2009ko abenduaren 10ean Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakian, eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritakoarekin bat.

1.4. Bete beharreko eginkizunak lanpostu horretan orain arte betetzen ziren eginkizunak izango dira, eta, horretaz gainera, mailakatze talde berrian egoteagatik dagozkienak egitea eskatzen ahalko zaie.

2.-Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Hautaprobak egiteko onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko karrerako funtzionario izatea.

b) D mailako Gidari lanpostu baterako izendatua izatea.

c) Sustapena egin nahi den lanpostu horretan borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Aipatu betekizunak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, baita hautaketa prozesu osoan zehar ere, eta jabetza hartu arte beteko dira.

3.-Eskaerak.

3.1. Eskaerak aurkeztu behar dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean (Soforak eraikina, Arrosadiko campusa, 31006 Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.2. Eskaerak deialdi honen eranskinean (I. eranskina) dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaera-eredua Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistroan eskura daiteke, edo, bestela, Interneten bidez, www.unavarra.es helbidean, "Concursos y contratos /Personal / Personal de Administración y Servicios" izenburupean.

3.3. Eskabideari, behar bezala beterik, ondoko agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiriaren fotokopia.

b) Azterketa egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

c) Deialdi honen III. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztien frogagiriak, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak.

3.4. Desgaitasuna duten izangaiek ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean (I. Bis eranskina) adierazi beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten, eta, gainera, legez ezgaitua izatearen akreditazioa erantsi beharko dute, eskumena duen organoak luzatutako agiriaren fotokopia kautotuaren bidez.

3.5. Euskararen ezagutzari buruzko borondatezko proba, lehiaketa-aldikoa, egin nahi duten izangaiek eskabidean adieraziko dute esaldi honekin: "Euskarazko proba borondatezkoa". Hautaprobetara onartua izateko eskabidean jasota ez badago, ez da onartuko eskaerarik borondatezko proba hori egiteko.

3.6. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.7. Eskabidean atzematen diren akatsak edozein momentutan konpondu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskaturik.

4.-Tasak.

4.1. Azterketa-eskubideak 25 eurokoak izango dira. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez duen izangaia hautaprobetatik baztertua izango da.

Tasari dagokiona eskudirutan ordainduko da, edo bestela, transferentzia egingo da, Nafarroako Kutxaren 2045.0000.44.1100110959 zenbakiko kontu korrontera. Ordainagirian izangaiaren datuak eta "Hautaprobak - Gidaria" adierazpena agertu beharko dira.

Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta dutenak, hori egiaztatzen badute, eskumena duen organoak luzatutako agiriaren fotokopia kautotuaren bidez.

4.2. Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordezkatuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera, epearen barruan eta forma egokian.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak ebazpena emango du, "Nafarroako Aldizkari Ofizialean" argitaratuko dena. Horretan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsitzat emango da, bigarren kasuan baztertzearen zergatia azalduko delarik. Ebazpen horretan, lehen ariketa egiteko lekua, eguna eta ordua adieraziko dira.

5.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte eta, akatsak badaude, haiek zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpena emango du, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dena. Horretan, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko da eta lehen probarako lekua eta eguna adieraziko dira.

5.4. Ez da bidezkoa izango azterketa-eskubideak itzultzea, baztertzeko arrazoia izangaiei egotzi ahal zaien kasua denean.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Epaimahaiburua: Ana Ollo Hualde, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazio Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

-Epaimahaikidea: Mikel Xabier Echegaray Garaicoechea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

-Epaimahaikidea: ordezkari bat Nafarroako Foru Erkidegoan dauden beste administrazio publikoetako batzuetakoa edo Estatuko beste unibertsitate publikoetako batzuetakoa.

-Ordezkoa: ordezkari bat Nafarroako Foru Erkidegoan dauden beste administrazio publikoetako batzuetakoa edo Estatuko beste unibertsitate publikoetako batzuetakoa.

-Epaimahaikidea: ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

-Ordezkoa: ordezkari bat Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

-Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile bat, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatua Epaimahaian parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artetik.

-Ordezkoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Zerbitzuetako langile bat, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatua Epaimahaian parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artetik.

Epaimahai hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

6.2. Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon beharko dute bertan.

6.3. Epaimahai kalifikatzaileko kideek ezin izango dute bertan parte hartu, deialdia egiten duen organoari jakinariz, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Arautegi hau interpretatzeak eta aplikatzeak sorraraz ditzaketen zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala arautegian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.

6.5. Epaimahai kalifikatzaileak aholkulari adituak sartu ahalko ditu hautaproba guztietarako zein batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen esparrura mugatuko dute lankidetza.

7.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan garatuko da, lehenik oposizio aldia eta ondoren lehiaketa aldia egingo direla, oinarrietan azaldu bezala.

7.2. Oposizio aldia 2010eko abenduan hasiko da. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpen berean, hautaprobak hasteko lekua, eguna eta ordua ezarriko dira.

7.3. Oposizioa.

7.3.1. Oposizioan honako ariketa hauek egingo dira:

Lehenengoa: teorikoa, II. Eranskinean azaltzen diren gaiei buruzko test motako galdetegi bati erantzun baherko zaio idatziz. Izangaiek horri erantzuteko izango duten gehieneko denbora epaimahaiak ezarriko du, hasi aurretik.

Bigarrena: praktikoa, gidaritzari buruzko eta lanpostuari buruzko ezagutza praktikoei buruzko proba bat egingo da.

7.3.2. Oposizio aldiko ariketen balioespena 70 puntukoa izango da gehienez ere, eta puntuak honela banatuko dira:

-Lehenengo ariketa: 20 puntu gehienez ere.

-Bigarren ariketa: 50 puntu gehienez ere.

7.3.3. Lehen eta bigarren ariketetako puntuak bilduta, gutxienez 35 puntu erdiesten ez duten izangaiak baztertu egingo dira.

7.3.4. Oposizioko ariketa bakoitza bukatu ondoren, Epaimahaiak Interneten bidez Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko helbidean, gainditu duten izangaien zerrenda argitaratuko du, haien nortasun agiri zenbakiarekin batera, eta, hala behar denean, oposizio aldiko hurrengo proba non, zein egunetan eta zer ordutan izango den adieraziko du, gutxienez 48 ordu lehenago.

7.3.5. Ariketa bakoitzerako deialdia bakarra izango da, hau da, deitutako izangaiek Epaimahai kalifikatzaileak hasteko adierazitako lekuan eta egunean egon beharko dute, epaimahaiak esandako orduan, eta deialdi horretara bertaratzen ez direnak oposiziotik baztertuak izango dira.

Izangaiek NANa, pasaportea, gidatzeko baimena edo Epaimahaiak ontzat eman dezakeen bestelako agiri bat erakutsi beharko dute nortasuna egiaztatzeko, eta azaltzen ez direnak edo adierazi bezala nortasuna egiaztatzen ez dutenak, baztertuak izango dira.

7.3.6. Desgaitasun aitortua izanik, eskabidean eskaera egin duten izangaientzako, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak garatzeko.

7.4. Lehiaketa aldia.

7.4.1. Epaimahai kalifikatzaileak balioetsiko ditu oposizio aldia gainditu duten izangaiek alegatutako eta agirien bidez frogatutako merezimendu guztiak, deialdi honen III. Eranskineko baremoarekin bat.

7.4.2. Merezimenduak balioesteko kontuan hartuko dira, bakarrik, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko epera arte lortu direnak, eta baliogabeak izango dira egun hori eta gero lortutakoak. Epaimahaiak inolaz ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman. Epaimahai kalifikatzaileak edozein unetan azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

7.4.3. Baztertzailea izango ez den lehiaketa aldiaren balioespena gehienez ere 30 puntukoa izango da, deialdi honen III. Eranskinean ezarritakoarekin bat, ondoan azaldu bezala:

-Emandako zerbitzuak: 16,5 puntu, gehienez ere.

-Hizkuntzen ezagutza: 9 puntu, gehienez ere.

-Beste merezimendu batzuk: 4,5 puntu, gehienez ere.

7.4.4. Lehiaketa aldia bukatzen denean, Epaimahai kalifikatzaileak izangai bakoitzak erdietsitako puntuazioa argitaratuko du, oposizio aldian erdietsitakoari gehituko zaiona, oposizio lehiaketaren puntuazio osoa ateratzen dela horrela.

8.-Gainditzen dutenen zerrenda eta izendapen proposamena.

8.1. Epaimahaiak Interneten bidez argitaratuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko helbidean, gainditu duten izangaien zerrenda erdietsitako puntuazioaren hurrenkeran jarrita, izangai bakoitzak lehiaketa aldian eta oposizio aldian ateratako puntuak batuz, eta izendatzeko proposamena bidaliko dio Unibertsitateko errektoreari.

Hautaproben azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak oposizio aldiko bigarren ariketan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketak jarraitzen badu, lehiaketa aldian erdietsitako puntuazioen arabera ebatziko da, eta berdinketak jarraitzen badu, adinez nagusien den izangaiaren alde ebatziko da.

8.2. Errektoreak Gidari izendatuko ditu, C mailan sailkatuta, izendapen proposamenean dauden izangaiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratuz.

8.3. Izendapenak ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, egun hori hartuko dela lanpostuaren jabetza eguntzat ondorio guztietarako, ekitaldi espresurik egin beharrik gabe.

8.4. Hautaprobetara aurkezten ez diren edo hautaproba horiek gainditzen ez dituzten funtzionarioek D mailan jarraituko dute, plantilla organikoan egun daukaten atxikipen eta lanpostuari eutsiz, zeina "iraungi beharreko" lanpostutzat hartuko baita.

9.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta errektoreak harturiko izendapen erabakiaren aurka ondoko errekurtsoetako bat jarri ahalko da, lege indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo iragartzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean. Gorako errekurtso ebazlearen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren aurrean.

I. ERANSKINA

F1016327_0.pdf

I BIS ERANSKINA

F1016327_1.pdf

II ERANSKINA

Gaitegia

1. gaia.-Nafarroako Bide Sarea: Foru Erkidegoko autopistak, autobideak, bi erraileko bideak, prestazio handiko errepideak, interes orokorreko errepideak eta interesa duten errepideak.

2. gaia.-Bide segurtasuneko oinarrizko arauak. Bideko ezbehar tasa: kausak eta arrisku faktoreak. Autosegurtasuna. Puntuen bidezko gida-baimena.

3. gaia.-Protokolo arau oinarrizkoak. Gidaria Nafarroako Unibertsitate Publikoa den erakunde multzoan. Kortesiazko arauak. Ibilgailuan eman beharreko arreta. Pertsonalitateen kokapena ibilgailuaren eserlekuetan. Diskrezioa.

Oharra: Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren arauekin bat etortzea eskatuko da gai guztietan.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1. Lan esperientzia. Atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 16,5 puntukoa izango da.

a) Eskaerak aurkezteko epea bukatzean unibertsitate publikoetan zerbitzu ematen egindako hilabete bakoitzeko, deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun antzekoetan, 0,35 puntu. Gehienez ere, bost urte hartuko dira kontuan.

a) Eskaerak aurkezteko epea bukatzean unibertsitate publikoa ez den edozein administrazio, erakunde edo erakunde publikotan zerbitzu ematen egindako hilabete bakoitzeko, deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun antzekoetan, 0,15 puntu. Gehienez ere, bost urte hartuko dira kontuan.

2. Hizkuntzen ezagutza. Atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 9 puntukoa izanen da.

2.1. Euskara:

a) Euskara Gaitasun Agiria (EGA) edo titulazio ofizial baliokidea edukitzeagatik, 6,75 puntu.

b) Euskarazko oinarrizko zikloko ziurtagiri ofiziala edo titulazio ofizial baliokidea edukitzeagatik, 4,5 puntu. Bateraezina izango da balioespen hau eta aurreko atalak aipatzen duen merezimenduarena.

c) a) eta b) atalek aipatzen dituzten titulazioak egiaztatzeko moduan ez dauden izangaiek, nahi izanez gero, daukaten euskara maila balioesteko proba egin ahal izango dute. Proba hori borondatezkoa eta merezimenduzkoa izango da eta 0tik 2,7ra bitarteko puntuazioa izango du. Proba ondokoetara egokituko da:

Euskararen ezagupen maila neurtzeko proba saio bakar batean egingo da oposizio aldia bukatu eta gero. Proba egiteko eskatu dutenei, beraiei zuzendutako gutunean igorriko zaie eguna eta ordua ezartzen duen deialdia, eta Unibertsitatearen Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean eta Interneten bidez argitaratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgubean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko helbidean. Proba osoa euskaraz egingo da, eta atal hauek izango ditu:

a) Proba idatzia, gramatika edukiak eta adierazpen idatzia balioetsiko dituena.

b) Ahozko proba, ulermena eta mintzamena neurtuko dituena.

2.2. Beste hizkuntza batzuk:

a) Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialen Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizialek ematen dutena, edukitzeagatik edo, bestela, titulazio baliokidea, 4,95 puntu hizkuntza bakoitzagatik.

b) Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialen Oinarrizko Zikloaren Ziurtagiri Ofiziala, Hizkuntza Eskola Ofizialek ematen dutena, edukitzeagatik edo, bestela, titulazio baliokidea, 3,15 puntu hizkuntza bakoitzagatik.

3. Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 4,5 puntu emango zaie:

3.1. Titulazioak edukitzeagatik, gehienez ere 2,5 puntu emango dira:

a) Diplomadun, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulu bat edo batzuk, edo baliokideak edukitzeagatik, gehienez ere puntu 1.

b) Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulu bat edo batzuk edukitzeagatik, gehienez ere 1,5 puntu.

3.2. Erakunde eta instituzio publikoek antolatutako ikastaroak egin dituztenean, izangaiei 0,1 puntu emango zaizkie 10 prestakuntza ordu-tarte bakoitzeko, eta balioetsiko zaien gehienezko puntuazioa puntu batekoa izango da egindako ikastaro bakoitzeko; atal honetako gehienezko puntuazioa ez da 2 puntu baino gehiagokoa izango. Deialdiaren xedea den lanpostuaren eginkizunekin loturiko gaiekin zerikusirik duten ikastaroak balioetsiko dira bakarrik.

Iragarkiaren kodea: F1016327