12. ALDIZKARIA - 2010eko urtarrilaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 437/2009 demanda

Efeca 2, S.L.k eskaturik, Gizarte Segurantzako prestazioen errekargua dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Kemoko Keitaren aurka epaitegi honetan bideratu den 437/2009 demanda-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Efeca 2. S.L.k Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Kemoko Keitaren aurka jarritako demanda eta indarrik gabe uzten dut Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Probintzia Zuzendaritzak 2008ko urriaren 13an emandako ebazpena. Alderdi demandatuak deklarazio honi men egitera kondenatzen ditut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Eta Kemoto Keitari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2009ko abenduaren 21ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J0928845