119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Aldaketak 2010eko aurrekontuan, 17, 18, 20, 21
eta 22. espedienteak. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 104. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 27an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu bereziak:

-17/10 espedientea:

1-441-62101. Saneamenduko kanalizazioa Autxitxia etxean: 42.000,00 euro.

Finantzabidea: kapitaleko diru-sarrera berriak, egiaz bilduak.

1-76300. Erregerenako Mankomunitatearen derrama ekonomikoa: 42.000,00 euro.

-18/10 espedientea:

1-442-62502. Edukiontziak eskuratzea: 7.656,00 euro.

Finantzabidea: kapitaleko diru-sarrera berriak, egiaz bilduak:

1-76300. Erregerenako Mankomunitatearen derrama ekonomikoa: 7.656,00 euro.

21/10 espedientea:

1-581-69203. 2010/11ko jarduketak basoan, Aritzakungo pista: 76.000,00 euro.

Finantzabidea: baliabide atxikien bidezko diruzaintzako gerakinak:

1-871. Baliabide lotetsien bidezko diruzaintzako gerakinak: 76.000,00 euro.

Kreditu gehikuntzak.

-20/10 espedientea:

1-422-62203. Lanak ikastetxeetan 2010ean: 13.300,00 euro.

Finantzabidea: beheititze partziala gastuen kontu-sail batean:

1-121-62203. Kasinoko sukaldea egokitzea: -13.300,00 euro.

-20/10 espedientea:

1-432-62201. Baztango plazako lanak: 285.000,00 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako:

1-870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 285.000,00 euro.

Baztanen, 2010eko irailaren 16an.-Alkatea, Virginia Aleman Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L1015249