119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Zehapenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2010eko irailaren 21ean.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

ERANSKINA

Esped.: 2010/66. Jabea: Marta Zubiria Leiza. Matrikula: 0232-FZK. Tokia: Plaza Zaharra, 27. Data: 2010-05-12. Ordua: 9:34. Zenbatekoa: 20,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Esped.: 2010/67. Jabea: Joaquin Augusto Batista Bernardo. Matrikula: 6459-FKL. Tokia: Plaza Zaharra, 27. Data: 2010-05-12. Ordua: 9:37. Zenbatekoa: 20,00 euro. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Iragarkiaren kodea: L1015549