119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzuko Laguntza Judizialeko Kidegoko lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdia, Justiziako zuzendari nagusiak otsailaren 10ean emandako 41/2010 Ebazpenaren bidez onetsia.

Javier Carrera Murillo jaunak eta María Nieves Hermoso de Mendoza Eslava andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak 2010eko maiatzaren 14an hartutako Erabakiaren kontra, galdera baten balorazioari dagokionez. Erabaki horren bidez, hautapen prozesuko ariketan izangaiek lortutako puntuazioen behin betiko zerrenda onetsi zen. Hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten Justiziako Zuzendaritza Nagusiko Erregistro Osagarrian aurkeztuta (Iratxeko monasterioa kalea, 22, Iruña).

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Justiziako Zerbitzu Juridiko Administratiboan, helbide berean. Ordua hartu beharko da, aldez aurretik, 848 426 787 telefonoan.

Iruñean, 2010eko irailaren 22an.-Justiziako zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: F1015668