119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

CUENCAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 63/2010 betearazpena

Ángeles de las Heras López andreak, Cuencako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Construcciones Metálicas Talluntxe S.A. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 0000063/2010 betearazpen-prozeduraren barruan, goiburuan eta xedapen zatian hitzez hitz hauxe dioen autoa eman da:

Dekretua:

Ángeles de las Heras López idazkari judiziala. Cuencan, 2010eko irailaren 1ean.

Xedapen zatia.-Erabaki dut:

1.-Betearazpen hau eten dadila dekretatzea.

2.-Autoak behin-behinekoz artxibatzea. Alderdiek autoei berriro ekiteko eskatu ahal izanen dute, betearazpenpeko alderdiaren aurka bideratzen ari den konkurtso-prozeduraren amaierako ebazpena ematen denean.

3.-Erabaki hau jakinaraztea konkurtsoa bideratzen ari den merkataritzako epaitegiari, hots, Iruñeko Merkataritzako 1. Epaitegiari.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurka egiteko bideak: zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean, idazki baten bidez, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita (LPLaren 186. eta 187. artikuluak). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da epaitegi honen 1619000031006310 kontuan, kontzeptu gisa "errekurtsoa" jarriz, eta jarraian "31 lan arloa-berrikuspena" kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, "errekurtsoa" idatzi behar da, eta jarraian "31 lan arloa-berrikuspena" kodea. Kontu berean hainbat ordainketa egiten badira, diru sarrera bat zehaztu behar da kontzeptu bakoitzeko (baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere), errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako tartean, uuuu/hh/ee formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.-Idazkari judiziala.-Sinatua eta errubrikatua.

Autoa.-Cuencan, 2010eko maiatzaren 6an.

Xedapen zatia.-Erabaki da:

a) Ondoren azaltzen den ondasun higiezina enbargatzea. Jasorik dago betearazpenpeko alderdia Astilleroko udal mugapeko 15.628. hiri finkaren titularra dela. Lehenbizikoa. Etxebizitza bat Astilleroko udalerriko Boo de Guarnizo herrian, eraikitzen ari den etxe multzo bateko 1. blokean, A eraikineko beheko solairuan; 1 zenbakia duen ataritik sartu eta eskuinetara bigarren etxebizitza da. Gutxi gorabehera hirurogei metro eta laurogeita bi dezimetro karratuko azalera eraikia du. 178. liburuaren 12. orrian inskribaturik dago. Ondasun horrekin aurre egin behar zaio Jorge Ricardo Paredes Díazek Construcciones Metálicas Talluntxe S.A.ren aurka sustatu duen prozedura honetako diru kopuruari: 19.711,18 euroko printzipala, eta 3.153,77 euro gehiago behin-behineko kostu eta interesetarako.

Egin bekio errekerimendua Jorge Ricardo Paredes Díaz jaunari, bost eguneko epean datu pertsonalak, egoera zibila eta, kasua bada, ezkontidearen izena jakinaraz diezazkion epaitegi honi.

b) Manamendu bikoiztua igortzea Santanderko 2. Jabetza Erregistrora, enbargoaren aurreneurrizko idatzoharra egin dezaten, baita hori egin izanaren ziurtagiria, ondasunen titulartasunarena eta, halakorik bada, ondasunen gaineko zama edo kargena ere, eta organo judizial honi adieraz diezaion ba ote den geroagoko idazpenik idatzohar horretako enbargoan eragina izan dezakeenik. Halaber, aurkezte-idazpena egiteko agindua bidaliko da Santanderko 2. Jabetza Erregistrora, faxez.

c) Betearazpenpeko alderdiari errekerimendua egitea, auto honetako bigarren arrazoibide juridikoan azaldutako errekerimenduak bete ditzan ebazpen hau jakinarazi ondoko hamar eguneko epean.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurka egiteko bideak: ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Alderdiei ohartarazten zaie betearazpenetan ematen diren ebazpenak aurkaratuta ere gauzatu egin behar direla, Lan Prozedurari buruzko Legearen 244. artikuluaren arabera.

Beraz, auto honen bidez hori agindu eta sinatu du Fernando Lisbona Laguna magistratu jaunak. Fede ematen dut.

Eta Construcciones Metálicas Talluntxe, S.A.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean jakinarazpenak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Cuencan, 2010eko irailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Ángeles de las Heras López.

Iragarkiaren kodea: J1015267