119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 27/2010 betearazpen-prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioengatik eta mehatxu-falta batengatik (620), eta horren gaineko autoa eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Autoa:

Tafallan, 2010eko maiatzaren 3an.

Bakarra.-2010eko apirilaren 14an auto hauetan Manuel Portillo Sánchez kondenatzeko epaia eman zen. Epai hori Fiskaltzari eta alderdiei jakinarazi zitzaien, eta haietariko batek ere ez zuen errekurtsorik aurkeztu.

Xedapen zatia:

Auzi honetan emandako epaia irmoa dela adierazten da, eta erregistro-liburuetan idatzohar egokiak egiten dira, epaia betearazteko; halaber, hurrengoa erabakitzen da:

Egin bekio errekerimendua kondenatuari, Manuel Portillo Sánchezi, ezarri zaion 550 euroko isuna bost eguneko epean ordain dezan; halaber, errekerimendua egiten zaio 84 euroko kalte-ordaina ordaintzeko Almeida de Paulari eragindako lesioengatik. Dirua epaitegi honek Banesto bankuan duen 0030 1846 420005001274 3178 0000 78 00 2710 kontuan sartu behar du, epaian ezarritako eran eta epean. Ohartarazten zaio ordaintzen ez badu premiamendu-bidea erabiliko dela ordainarazteko, eta hala ere ordaindu ezean erantzukizun pertsonala izanen duela eta egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaiola eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik.

Ebazpen honen aurka erreformako errekurtsoa jar daiteke, idatziz, epaitegi honi zuzendua, hiru eguneko epean.

Eta jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Eta Manuel Portillo Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko irailaren 14an.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1015157