119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 169/2009 betearazpena

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Edwin Alcivar Campaña Izurietak eskaturik, Construcciones Cima Yacuambi Sociedad Limitada enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 169/2009 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Iruñean, 2010eko ekainaren 14an.

Aurreko idazki hori aurkeztu da eta, horrenbestez, erants bekie abiaburuko betearazpenaren autoei. Langileen Estatutuaren 33.4 artikuluan eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko martxoaren 6ko 505/1985 Errege Dekretuaren 2.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, Construcciones Cima Yacuambi Sociedad Limitada enpresaren aurka sustatutako auto hauetan Soldatak Bermatzeko Funtsa langile betearazlearen eskubide eta akzioetan subrogatutzat jotzen da 1.421,76 euro berreskuratzeko, diru kopuru hori ordaindu baitio alderdi betearazleari.

Igor bekio deklarazio hori alderdi betearazleari, bost eguneko epean adieraz dezan ados dagoen ala ez, eta ohartarazi epe horretan ezer alegatzen ez badu subrogazioa egintzat joko dela eta betearazpena berriro artxibatuko dela.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Soldatak Bermatzeko Funtsari.

Aurka egiteko bideak: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, idazkari judizialari zuzendua, jakinarazpena jaso eta ondoko bost egun balioduneko epean; errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen errekurritutako ebazpena (Lan Prozedurari buruzko Legearen 184.3 artikulua).

Eta Construcciones Cima Yacuambi Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 14an.-Idazkaria, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1015252