119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula. 142/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Margarita Hernández Pérezek eskaturik, Boutique Broker S.L. enpresaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 142/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Margarita Hernández Pérezek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Boutique Broker S.L.ren aurka, 14.415,7 euroko printzipala ordain dezan, gehi 864,94 euroko interesak eta 1.441,57 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie alderdiei ebazpen hau legezko eran eta ohartaraz bekie haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.4 artikulua). Hala ere, auto hau jakinarazi ondoko hamar egun balioduneko epean betearazpenpeko alderdiak aurka egin ahal dio abian jarritako betearazpenari, PZLaren 556. artikuluan eta hurrengoetan adierazten den moduan.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Eta Boutique Broker S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1015491