119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 360/2010 prozedura

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Antonio Jiménez Jiménezek eskaturik, lan baldintzen funtsezko aldaketa dela-eta, Urbanizaciones y Construcciones Bayona, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 360/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Antonio Jiménez Jiménez jaunak Urbanizaciones y Construcciones Bayona, S.L. enpresaren aurka jarritako demanda; horrenbestez, deklaratzen dut enpresak 2010eko apirilaren 6an egin zuena, demandatzaileari joan-etorrietarako furgoneta kendu eta otorduak ordaintzeari uztea, lan baldintzen funtsezko aldaketa dela eta bidegabetzat jo behar dela, eta enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta demandatzaileari lehengo lan baldintzak itzultzera.

Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Urbanizaciones y Construcciones Bayona, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Idazkari judiziala, Rosa M. Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1015370