119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 19/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.

José Antonio Izuel Gastón jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, ebasketa-falta baten (623) ondoriozko auzia aztertu du, Iván Campoamor González jaunaren aurka bideratu den ahozko eta jendaurreko 19/2010 falta-judizioan. Aktan adierazten diren alderdiek parte hartu dute judizioan.

Epaitza:

Iván Campoamor González kondenatzen dut, ebasketa-falta bat egiten saiatzeagatik, zeina Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik baitago, egunero zortzi euroko isuna ordaintzera hilabetez (guztira 240 euro), edo, horren ordez, ordaindu gabe utzitako bi kuotako, egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra betetzera, eta horrez gainera, prozesuko kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren kontra apelazio-errekurtsoa jar daitekeela, jakinarazi eta bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ivan Campoamor Gonzálezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 14an.-Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1015111