119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 2517/2009 hitzezko judizioa (PZL 2000)

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Ernesto Vitalle Vidal jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan Prozedura Zibilari buruzko 2000ko Legeari jarraituz bideratzen ari diren 2517/2009 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia María Ángeles Alzórriz Gracia andreak sustatu du José Angel Gurruchaga Fernández jaunaren aurka.

Osorik baiesten dut María Ángeles Alzórriz Gracia andreak José Angel Gurruchaga Fernández jaunaren aurka jarri duen demanda, eta horrenbestez José Angel Gurruchaga Fernández kondenatzen dut 220,40 euro ordaintzera printzipal gisa, gehi PZLaren 576. artikuluko interesak.

Eta José Angel Gurruchaga Fernándezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Idazkari judiziala, María Victoria Baztán Maisterra.

Iragarkiaren kodea: J1015367