119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 440/2010 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"153/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko irailaren 14an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 440/2010 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Jealser, S.A.k sustatu du auzia, Patricia Lázaro Ciaurriz prokuradoreak ordezkatuta eta Emilio Montero Fernández legelariak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Juan Santos López Gómezen aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten dut demanda, eta horrenbestez Juan Santos López Gómez kondenatzen dut Jealser, S.L.ri 26.923,54 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, baita prozedurako kostuak ere.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua".

Eta Juan Santos López Gómezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1015365