119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen zedula. 2388/2009 prozedura arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"154/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko irailaren 14an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2388/2009 prozedura arruntaren autoak aztertu ditu. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu du auzia, Javier Araiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatuta eta Ignacio García de Eulate Artiz legelariak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Harmonie Des Lieux, S.L.ren, José Miguel Juanarena Colmeneroren eta Iñigo de Loyola Castellano Martínezen aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten dut demanda, eta horrenbestez Harmonie Des Lieux, S.L., José Miguel Jaunarena Colmenero eta Iñigo Castellano Martínez kondenatzen ditut Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeari 44.512,50 euro ordaintzera, gehi itundutako interesak, baita prozedurako kostuak ere.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko. Epaile magistratua.

Errekurtsoa jartzeko gordailua: errekurtsoa iragartzearekin batera frogatu egin behar da organo honetako gordailu eta kontsignazioen kontuan, hots, Banestoko 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, 50 euro sartu direla (oharretarako tartean 3161 0000 12 2388 09 jarrita), eta bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko; gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude doako justiziaren onuradunak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta aurrekoen mendeko erakunde autonomoak".

Eta José Miguel Juanarena Colmenerori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1015363