119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12E/2010 EBAZPENA, irailaren 2koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, maiatzaren 20ko 2E/2010 Ebazpena aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2010eko deialdia onetsi zen.

Ikasketak Antolatzeko Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazi aldatu egin behar dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak maiatzaren 20an emandako 2E/2010 Ebazpeneko oinarri arautzaileen 4. baldintza. Ebazpen horren bidez Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen elkarteen aldeko laguntzetarako 2010eko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1d) artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emandako maiatzaren 20ko 2E/2010 Ebazpeneko oinarri arautzaileen 4. baldintza aldatzea, eskaerak aurkezteko epeari dagokionez. Hilabetekoa izanen da, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, Eskolatze Bulegora eta elkarte interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko irailaren 2an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F1014639