119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1130/2009 prozedura

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: M. Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1130/2009 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Manuel Sastre Pérez jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Pilar Idoate Alcuaz andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Osorik baiesten dut M. Belén Goñi Jiménez prokuradore andreak, María Pilar Idoate Alcuaz andrearen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Manuel Sastre Pérez jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut dibortzioz desegitea 1991ko apirilaren 6an Iruñean egin zuten ezkontza, deklarazio horrek dakartzan ondorioekin eta 2003ko ekainaren 23ko epaiaren bidez onetsi zen Banantzea Arautzeko Hitzarmenean aurreikusitakoekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko Erregistro Zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurka egiteko bideak: apelazio-errekurtsoa, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLaren 455. artikulua). errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu beharko da epaitegi honetan jakinarazi eta biharamunetik hasita bost egun balioduneko epean. Aski izanen da apelatzen den ebazpena aipatzea, errekurritzeko asmoaren berri ematea eta inpugnatzen diren alderdiak adieraztea (PZLaren 457.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarriaren arabera, 50 euroko gordailua egin dela frogatu behar da, bestela errekurtsoa ez baita onartuko. Fiskaltza gordailua egin beharretik salbuetsita dago.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Manuel Sastre Pérez jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1015155