119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 67/2010 prozedura

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.

Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Virginia Barrena Sotés prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 67/2010 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Carlos Alberto Carbonell Valdivia jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María José Arrobarren Barrena andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Virginia Barrena Sotés prokuradoreak, María José Arrobarren Barrenaen izenean eta hura ordezkatuz, auzi-ihesean den Carlos Alberto Carbonell Valdiviaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, dekretatzen dut Sanati Spíritusen (Kuba) 1999ko urriaren 4an egin zuten ezkontza dibortzioz desegitea, adierazpen horrek dakartzan ondorioekin.

Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, bidal bekio exhortoa ezkontza egin zeneko erregistro zibilari, inskripzioa egin dezan.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Eta Carlos Alberto Carbonell Valdivia jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurío Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1015154