119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/2453/2010 Agindua, irailaren 14koa, Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionalean (sarbide irekia), Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan eta Izapide Prozesal eta Administratiboko Kidegoan (barne igoera eta sarbide irekia) eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (sarbide librea) sartzeko prozesuetan onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onetsi, eta epaimahai baten egoitza zuzentzen duena

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide sustapenari buruzko Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 20. artikuluan (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamargarren xedapenean (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritakoarekin bat,

Ministerioak ebatzi du:

Lehendabizikoa.-Auzitegiko Medikuen Kidego Nazionalean (sarbide irekia), Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan eta Izapide Prozesal edo Administratiboko Kidegoan (barne igoera eta sarbide irekia) eta Laguntza Judizialeko Kidegoan (sarbide librea) sartzeko hautapen probetan onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrendak onetsi, eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak argitara ematea agindu honen eranskinean, kidegoz kidego (Auzitegiko Medikuak, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboa, Izapide Prozesal eta Administratiboa, Laguntza Judiziala eta zehaztu gabeko kidegoa), baztertzeko arrazoiak adierazita. Aipatutako hautapen probetarako deialdiak maiatzaren 31ko aginduen bidez egin ziren (ekainaren 22ko EAO).

Bigarrena.-Zerrenda ziurtatu osoak toki hauetan egonen dira jendaurrean: Interneteko orrian: www.Mjusticia.es; Justizia Ministerioko Informazio Zerbitzuan, Jacinto Benavente plaza, 3, 28071 Madril; lanpostuetarako deialdia duten autonomia erkidegoetako organo eskudunetan; Justizia Ministerioko Lurralde Gerentziak; Justizia Auzitegi Nagusiak; Probintzia Auzitegiak; Gobernuaren Ordezkaritzak eta Ordezkariordetzak eta Lehendakaritza Ministerioaren Informazio Administratiborako Zentroan.

Izangaiek egiaztatu beharko dute baztertutakoen zerrendan ez daudela eta, horrez gain, onartutakoen zerrendan haien izenak eta gainerako datuak zuzen adierazita daudela.

Hirugarrena.-Izangaiak hautapen probetarako onartutakoen zerrendetan sartzeak, sarbiderako sistema edozein dela -irekia eta barne igoera- eta ezgaituentzako erreserban ere, ez dakar inola ere Administrazioak aitortzea izangaiek betetzen dituztela deialdietarako aginduetan eskatzen diren baldintza orokorrak edo partikularrak. Baldintza horiek frogatu eta egiaztatuko dira oposizioa edo oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaien kasuan, praktiketako funtzionario izendatu aurretik, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 23. artikuluan (abenduaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), oinarri orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamabosgarren xedapenean (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta deialdietarako aginduetan aipatzen den bezala.

Laugarrena.-Justizia Administrazioko funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten Oinarri Orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 5eko JUS/1294/2010 Aginduaren hamargarren xedapenean (maiatzaren 19ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoarekin bat, baztertutako izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, agindu hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik hasita, baztertzea edo zerrendan ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzeko eta, bidezkoa bada, onartutakoen zerrendan ere zuzenketa eginen da.

Baztertzeko arrazoia zuzentzen ez dutenak edo, onartuak izateko eskubidea justifikatuz, zerrendan ez agertzearen kontrako alegazioa aurkezten ez dutenak, behin betikoz baztertuta geldituko dira.

Bosgarrena.-Maiatzaren 31ko aginduetako 6.5 oinarrietan (ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), Valentziako Erkidegoko Epaimahai Delegatuen egoitzaren helbidean akatsa dagoela oharturik, jakinarazpen eta gainerako gorabeheretarako, epaimahai horien egoitza hauxe izanen da: Justiziaren eta Adingabeen Zuzendaritza Nagusia, Avellanas kalea, 14, 46003 Valentzia, 96 1926105 eta 96 1925197 telefonoak, www.cjap.gva.es web orria.

Madrilen, 2010eko irailaren 14an. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.

(2010eko 231. Estatuko Aldizkari Ofizialean, irailaren 23an, argitaratutako eranskina).

Iragarkiaren kodea: E1015676