119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Ordenantza orokorra,
Saneamendu sareen baldintza teknikoak arautzen dituena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Nagusiak, 2010eko ekainaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Saneamenduko sareen baldintza teknikoak arautzen dituen ordenantza orokorrean.

Ordenantzako aldaketa 2010eko 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 28an, eta biharamunetik jendaurrean egon da hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, bidezko interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsirik gelditu da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tafallan, 2010eko abuztuaren 30ean.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

TESTU ARAUEMAILEA

Zioen azalpena

Mairagako Mankomunitatea, Zuzenbide Publikoko Erakundea denez, erregelamenduak emateko ahalmena du, TAOLaren 4. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 47.4 artikuluarekin bat. Beraz, erregelamendu mailako testuak ematen ahal ditu bere titulartasunean dituen zerbitzuen prestazioa definitzeko.

Ordenantza honen helburua da saneamendu sare lokalen materialei eta eraikuntzari buruzko aginduak ezartzea, proiektu eta eraikuntza irizpideak bateratzeko, eraiki denaren kalitatea bermatzeko eta, homogeneotasunaren eta normalizazioaren bidetik, ahalik eta hoberena izateko bai ematen den zerbitzua bai proiektugileen, eraikitzaileen, obra zuzendarien, administrarien eta sustatzaileen lana.

Mankomunitateak saneamendu zerbitzua ematen duen udalerri edo kontzeju guztietan egiten diren tokiko saneamendu sare guztiak Mankomunitatearen jabetzapean geratuko dira (Uraren ziklo integralaren ordenantzaren 42.5 artikulua), eta erregelamendu mailako testu honetan jasotzen diren betebehar guztiak bete beharko dituzte. Era berean, Mairagako Mankomunitateak egiten dituen sareek baldintza berak bete beharko dituzte.

Mairagako Mankomunitateak izanen du ordenantza honetako baldintzak betetzen direla baieztatzeko ardura.

I. TITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Ordenantza honen xedea da hauek definitzea:

-Saneamendu sareak osatzen dituzten materialak, Mankomunitateak onartu dituenak.

-Fabrika obrek eraikuntza aldetik dituzten xehetasunak eta horien elementuen antolamendua.

-Saneamendu sareetarako hargune mota ezberdinen gauzatzea.

-Muntaketari buruzko jarraibideak eta egin beharreko probak.

Horretan sartzen dira kalkuluen eta oinarrizko proiektuen irizpideak; hala ere, proiektugilearen eginkizuna izanen da proiektatutako saneamendu sarearen kalkulu osoa egitea, eta ondoren Mairagako Mankomunitatean aurkeztu beharko da, berresteko. Nolanahi ere, proiektugilearen ardura da kalkuluak eta bere ondorioak teknikoki egiazkoak eta egokiak izatea.

Ordenantza honetara ekarri nahi da Mairagako Mankomunitateko tokiko saneamendu sareen proiektu gehien-gehienetan izaten den kasuistika. Nolanahi ere, ordenantza honetan jaso ez den instalazio zehatzen bat tokiko sare batera erantsi behar izanez gero, Mankomunitateak gainbegiratu eta onetsi beharko du instalazio hori.

2. artikulua. Aplikazio esparrua.

Ordenantza hau honako hauei aplikatuko zaie:

a) Tokiko saneamendu sare edo urbanizazio obra eta proiektu guztiei (eta antzekoei). Proiektu horiek tokiko saneamendu sareak jaso behar dituzte, eta egin behar dira Mankomunitatean sartuta egon eta saneamendu zerbitzua jasotzen duten entitateen edozein mugapetan.

b) Saneamendurako harguneen proiektuak eta horiek egitea.

Kasu berezietan eta baldintza zehatzei jarraikiz, ordenantza honetan jasotzen ez diren ezaugarriak dituzten instalazioak baimentzen ahalko ditu Mairagako Mankomunitateak.

3. artikulua. Proiektuen aitzineko txostena.

Proiektuen prestatzaileek, aurreproiektu edo prestakuntza fasean, Mairagako Mankomunitateko zerbitzu teknikoari datuak eskatuko dizkiote sare orokorren egoeraz, harguneen planeamenduaz eta araudi honen betetzeaz.

Sustatzaileak, publikoa zein pribatua izan, obra proiektua bidali beharko dio Mairagako Mankomunitateari, obra lizentziaren eskariaren aitzinetik, Zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 52. artikuluarekin bat.

Mairagako Mankomunitatearen Estatutuen 39. artikuluarekin bat, erakunde mankomunatuek, urbanizazio proiektuak onetsi aitzin eta, betiere, eraikuntza lizentziak eman aitzin, Mairagako Mankomunitateari txostena eskatu beharko diote, ur saneamenduko sarearen erabilgarritasunaz, baita aipatutako proiektuek ordenantza honetan ezarritako baldintza teknikoak betetzen dituzten edo ez argitzeko ere.

Aipatzen dituen proiektuak hauek dira:

a) Urbanizazio proiektuak. Hau adierazi beharko da:

-Oinplanoa, hartan sartuta hodiak, harguneak eta sareen elementuak.

-Sare orokorren luzetarako profilen planoa, eta hartan, gutienez: hodien egiturazko klasea eta diametroa, tarteuneen malda, putzuen kota hidraulikoa, putzuen arteko distantzia eta lur urbanizatuaren kotak.

-Planoa, zanga, material, hargune eta sareen elementu guztien xehetasunekin.

-Hodien emarien kalkulua.

b) Eraikin berrien proiektuak eta,

c) Berritze proiektuak, hargunea egitea edo aldatzea dakartenak. Hau adierazi beharko da:

-Oinplanoa, eta hartan, diren sare orokorren kokalekua, planteatzen diren harguneak eta sarearekin uztartzeko lotuneak.

-Planoa, zanga, material, hargune eta sareekiko lotuneen xehetasunekin.

4. artikulua. Ez betetzea.

Aitzinetik txostena eskatzeko betebeharra edo proiektuak aurkezteko betebeharra betetzen ez bada, proiektuak bortxatzen badira edo, obrak egin bitartean, ordenantza honetan jasotakoa urratzen bada, Mankomunitateak ezezkoa emanen dio instalazioari osotasunean harrera egiteari, eta ez da kontratatuko ur hornidura eta saneamendu zerbitzua, zerbitzua arautzen duen ordenantzaren 17. artikuluarekin bat.

5. artikulua. Berrikustea.

Ordenantza hau aldian behin berrikusiko da, eta une horretan egoki irizten diren aldaketak sartzen ahalko dira.

6. artikulua. Mankomunitateak onartzen dituen material eta markak.

Mairagako Mankomunitateak, materialekin probak eta saiakerak egin ondoan eta hartutako eskarmentuak hartaraturik, material horietako zeintzuk onartzen diren ezarriko du, bere jarduera eremuan egin beharreko saneamendu sareetan ezartzeko, bai Mankomunitatearen obretan bertan baita bertzeek (sustatzaile publiko eta pribatuek) egindako obretan ere.

II. TITULUA

Saneamendu sareak

1. kapitulua

Irizpide orokorrak

7. artikulua. Sareen kokalekua.

Saneamendu sareak bideen trazadurari jarraikiz proiektatuko dira eta halaberean eginen, edo bertzenaz espazio publiko eraikiezinetan, haietara beti ailegatzeko manera baldin bada; putzuen arteko tarteuneak zuzen-zuzenak izanen dira oinplanoan eta zeharkako sekzioan.

Saneamendu sareak galtzada azpian paratu behar dira, galtzada dagoen guztietan, eta ez badago, jabari publikoko lurretan, legez erabiltzen ahal badira, eta haietara beti ailegatzeko manera baldin bada.

Saneamendu sareen eta gainerako zerbitzuen arteko tartea, kanpoko sortzaileen artekoa, honakoa izanen da, gutienez:

-0,50 m luzetarako proiekzio horizontalean (paralelismoa).

-0,20 m zutikako planoan (gurutzamendua).

Nolanahi ere, bertze zerbitzu batzuen tutuerien artean saneamenduko erregistro putzuak paratzeko bezainbateko tartea egon beharko da. Bertze zerbitzu bateko tutueria bakar batek ere ezin izanen du saneamenduko erregistro putzuren batean eragin.

Sareamendu-sareen sakontasuna zerbitzatzen diren jabetzetako hondakin-urak ahalik eta gehien husteko bezainbatekoa izan beharko da, ponpatu behar izan gabe.

Zerbitzitzatzen diren jabetzetara hondakin ura itzuli eta haietan sartzeko arriskua murrizteko, kolektorearen giltza gutienez ere 0,80 metrora egon beharko da hondakin urak biltzeko kotaren azpitik.

8. artikulua. Koordinazioa bertze zerbitzuekin.

Urbanizazio proiektuen azpiegiturak osatzen dituzten zerbitzu sareak koordinatu behar dira, ordenaturik kokatuta geratzeko maneran, bai plantan baita altxaeran, eta bien artean tarte aski izan beharko da ustiapen, mantentze eta konponketa lanak egin ahal izateko.

Jarraian, karrika baten sekzio eredu baten eskema erantsi da, altxaerako hainbat mailatan zerbitzu ezberdinak kokatuz, eta batez ere saneamendu sareen kokapenarekin. Eskema hori orientagarria da, eta hodien behin betiko kokapena proiektu bakoitzaren baldintzek eta Mairagako Mankomunitatearen onarpenak zehaztuko dute.

Hala ere, kasu bakoitzean zerbitzu bakoitzaren kokapena zehaztu beharko da. Horrela saihestuko dira kanalizazio ezberdinen arteko gurutzaduretan izan daitezkeen arazoak, eta ur beltzen harguneak ez dira eginen erregistro putzuen hondora edo zuzenean tutu ardatzera, ukondorik erabili gabe.

L1014546_0.pdf

MAILA

ZERBITZUA

SAKONERA

(Hodiei kontzeko sestra)

GUTIENEKOA

GEHIENEKOA

1 (Apalena)

UR BELTZAK

2,20

-

2

EURI URAK

1,80

-

3

URA

1,10

-

4 (Handiena)

GAINERAKO ZERBITZUAK

-

0,90

9. artikulua. Lotura lehenagotik dauden sareekin, eta ur ibilguetarako isuriak.

Proiektu baten prestatzaileak proiektu horrek dituen beharrez galdetzen duenean, Mairagako Mankomunitateak kasu bakoitzean zehaztuko du proiektatutako sareak sare orokorretako zein hoditara lotuko diren. Orobat, proiektuan eta esku-hartze eremuko hirigintzaren garapenean aurreikusitako beharren arabera, eta sare orokorraren ezaugarrien arabera, Mairagako Mankomunitateak luze-zabalei buruzko irizpideak eta hustuketarako baldintzak ezarriko ditu, dagokion baimena emanez.

Proiektatutako euri uren sareak ibilgu publikora isurtzen direnean, eta urez gainezka betetzeagatik izan daitezkeen gaitz eta kalteak ekiditeko, sustatzaileak dagokion Udalaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren baimena eskatu eta lortu beharko ditu, euri uren isurketari buruz, bai isurketa egiteko puntuari baita emariari dagokionez ere.

Proiektu bakoitzaren xede izanen dira sare orokorretara edo lehenagotik dauden sareetara lotzeko beharrezko hodi eta instalazioak, baita dagokion ibilguan isurtzeko behar direnak ere, euri uren sareen edo gainezkabideen kasuan.

Gainezkabideetatik edo ureztatzeko erretenetatik heldu den ura ez da saneamenduko hodietara isurtzen ahalko.

10. artikulua. Zerbitzu kaltetuak.

Urbanizazio, bide, eraikin eta abarren proiektuetan, dauden saneamendu sareetako hodiak, harguneak eta elementuak kaltetzen badira, sustatzaileak izanen du zerbitzu horiek ordezkatzeko ardura, bere kontura, eta galtzadetan zehar edo sarrera librea duten gune publikoetan ezarri beharko ditu. Zerbitzu horiek ordenantza honetan aurreikusten diren irizpide eta materialekin lehengoratuko dira (jatorrizkoak zein diren), eta uneoro bermatuko da lehengoratutako zerbitzua badabilela eta kolektoreen eta harguneen funtzionamenduko baldintzak jatorrizkoak bezalakoak direla.

Saneamendu lanen proiektuek dagoen sarearen kokalekua jaso beharko dute eta, Mankomunitateak espresuki kontrakoa adierazten ez badu, mota berdineko saneamendu sareak bikoiztea ekidinez diseinatu beharko dira. Halaberean, jaso beharko dute jatorrizko sarea nola ezeztatu eta sare berriaren bidez dauden harguneei nola eusten zaien.

Obrak egin bitartean, ur beltzak eta euri urak husteko zerbitzua mantendu beharko da, dagozkien emari eta osasun bermeak betez. Lan horiek sustatzailearen kontura izanen dira.

11. artikulua. Zerbitzua hirugarrenei eta etorkizunean emateko aurreikuspena.

Urbanizazio proiektuetan edo bideei, eraikinei eta abarrei dagozkienetan jasotzen bada saneamendu sareak berritzea edo ezartzea, edo horiek lehengoratzea ukituriko zerbitzu gisa, Mairagako Mankomunitateak eskatzen ahalko du, beti, berak ezarritako printzipioak kontuan hartzeko sare horien bidez zerbitzua hirugarrenei egiteko edo etorkizunean garatzeko aurreikuspenez den bezainbatean. Aurreikuspen hori bereziki bete beharko da proiektatutako jarduketatik uretan goitiago sor daitezkeen eta bertan eragiten duten euri ur guztiak husteko, baita euri ur horiek urbanizatu gabeko landa eremuetatik baldin badatoz ere.

Orobat, saneamendu sareen proiektuak ezarri beharko dira uretan goitiago dauden sareetatik etortzen den ura grabitate bidez kanporatzeko moduko kotan.

2. kapitulua

Sarearen diseinua eta kalkulurako irizpideak

12. artikulua. Saneamendu sare eta hodien sailkapena.

12.1. Saneamendu sareen sailkapena:

Saneamendu sareen sailkapena hustu beharreko hondakin ur motaren arabera eginen da:

-Sare bateratzaileak. Ur beltzak eta euri urak batera garraiatzen ahal dituztenean (bai ur beltzen harguneak bai zorrotenen eta hustubideen harguneak ere jasoz).

-Sare bereizleak. Bi sare independente ezartzen direnean; horietako batean ur beltzak bakarrik eta bertzean euri urak edo gainezkabideetatik etortzen diren ur beltz diluituak bakarrik joaten dira.

-Sare bereizle bakunak. Ur beltzen sarea bakarrik eraikitzen denean; horrela, euri urak galtzadetatik joaten uzten dira, ibilguetara eta urbanizatu gabeko guneetara, saneamendu sarean sartu gabe.

12.2. Saneamendu hodien sailkapena:

Saneamendu sisteman honako hodi mota hauek bereizten dira:

-Estolderia hodiak. Urak harguneetatik edo hustubideetarako sarreretatik husten dituzten sareak osatzen dituztenak dira.

-Kolektoreak. Urak estolderia hodietatik hartu eta eskualdeko kolektoreetaraino, hustubideetaraino edo ibilguetaraino (euri uren sareen kasuan) garraiatzen dituzte.

-Igorleak. Hondakin urak tokiko saretik bere putzu septikora edo eskualdeko kolektoreetara bideratzen dituzten hodiak dira.

-Eskualdeko kolektoreak. Osotasunean hondakin urak hondakin uren araztegi orokorrera grabitatez edo ponpatuz garraiatzen dituzten hodiak dira.

13. artikulua. Saneamendu sare motak.

Hondakin urak jasotzea errazteko helburuz, saneamendu sareak adarkatuak izan beharko dira, eta ez da onartuko hodiek elkar moztea.

Saneamendu sare berriak eta berritu beharrekoak bereizleak izan behar dira beti.

Mairagako Mankomunitateak kasu bakoitzean zehaztuko du paratu beharreko sare mota (sare bateratzaile edo bereizlea), Saneamendu Sareen Plan Orokorrean ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, eraikin guztiek sare bereizlea izan behar dute barnetik. Kasuan kasuko harguneak sare bateratzaile bati uztartu behar bazaizkio, urak abiaburuko kutxetan bilduko dira.

Euri uren sareek edukiera aski duten ibilguetara isuri beharko dute, eta ahal dela ez dira eremu zabalak irteera bakar batean hartuko.

Lan horiek sare bateratzaile baten egituran ezartzen badira ere, eginen den sare berria bereizlea izanen da, eta elkartzeko behin-behineko obra eginen da, euri uren sare berria lehendik zegoen sare bateratzailera lotuz.

Euri uren jariatzeak husteko gainazaleko sistemek kasuan kasuko udal edo Kontzejuaren baimena izan beharko dute.

14. artikulua. Gainezkabideak.

Mairagako Mankomunitateak gainezkabideak egiteko agintzen ahalko du (orokorrean, lehendik zegoen eta proiektatutako jarduketan eragiten duen sare bateratzailea bereizle bilakatzeko). Halakoetan, proiektuak instalazio hori jaso beharko du, eta Mairagako Mankomunitatearen gainbegiradapean kalkulatuko eta proiektatuko da.

15. artikulua. Sareko hustubideak.

Saneamendu sare baten proiektuan agintzen ahalko da hustubideak sartzeko, aukera ematen dutenak hondakin uren joan-etorria mozteko eta bertze saneamendu hodi batzuetara edo ibilgu batera desbideratzeko.

Hustubide horiek altzairu herdoilgaitzezko uhateen bidez eginen dira eta Mairagako Mankomunitatearen irizpideak betez.

16. artikulua. Hodien estankotasuna.

Ur beltzak garraiatzen dituzten hodi, hargune, erregistro putzu eta instalazio guztiak estankoak izan beharko dira (sare bateratzaileak eta sare bereizleen ur beltzen kolektoreak). Halaberean, ahaleginak eginen dira euri uretako sareak estankoak izan daitezen.

Loturak, edozein sare motatan, juntura elastikoaren bidez izanen dira, bai hodien arteko loturak bai putzuaren eta hodiaren artekoak bai putzuetako eraztunen artekoak.

17. artikulua. Hodien tipologia.

Saneamendu sare eta hargune guztietako hodiek sekzio zirkularra izan beharko dute, bai barnetik bai kanpotik.

Ez da onartuko erabiltzea oboiderik edo gisako irudirik, ezta kanpo oinarri laua duten hodiak ere.

18. artikulua. Hodien gutieneko eta gehieneko diametroa.

300 DN/OD (mm) izanen da gutieneko diametroa estolderia hodietan.

Diametro hori 250 DN/OD mm-ra murrizten ahal da PVCko hodian eta adar hasieretan, edo herri txikietaako sareetan, eta aitzinetik Mairagako Mankomunitateak baimena emanda.

Gehieneko diametroa 2400 DN/ID (mm) izanen da.

Harguneetan, erabili beharreko gutieneko diametroa 160 DN/OD da.

19. artikulua. Hodiak betetzea.

Ur beltzen sare bateko hodiak kalkulatuko eta diseinatuko dira lamina libreko sistemarekin lan egiteko, hustu beharreko gehieneko emarirako sekzioa %75 betez, gehienez ere.

Sare bateratzaile bateko edo euri uren sare bateko hodiak kalkulatuko eta diseinatuko dira lamina librearekin lan egiteko, hustu beharreko gehieneko emarirako sekzioa %90 betez, gehienez ere.

La figura indica las características del flujo (caudal Q y velocidad V) en una sección circular en función del calado (Y).

L1014546_1.pdf

20. artikulua. Gutieneko malda eta gehieneko abiadura onartuak.

Saneamendu sarean ez da inoiz onartuko ez zero maldarik ezta kontramaldarik ere, gutieneko tarte batean izanik ere.

Saneamendu sare baten kalkulua egiteko, hauek dira hodien gutieneko maldak eta gehieneko abiadura onartuak.

HODIAREN
DIAMETROA

MALDA

Gutienekoa

Gehienekoa

Hoberena

Harguneak

1:100

7:100

D200-D300

3:1000

7:100

2:200 / 7:1000

D300-D600

2:1000

4:100

1:100 / 5:1000

D600-D1000

1:1000

2:100

5:1000 / 2:1000

D1000-D2000

3:10000

1:100

3:1000 / 2:1000

MATERIALA

GEHIENEKO ABIADURA

GUTIENEKO ABIADURA

HORMIGOIA

4 m/s

0,6 m/s

PVC

5 m/s

Paratu gogo den hodia PVCkoa denean, zangan paratzeko manerarengatik eta hodiaren zurruntasunagatik eta luzeragatik, gutieneko malda, beti, %0,8tik goitikoa izanen da.

Gutieneko abiadura onartua ez da baldintza izanen 19. artikuluan ezarritako gutieneko diametroen azpitik dagoen hoditeria bat aukeratzeko. Luzetarako profilaren arrazoiak direla-eta, Mairagako Mankomunitateak baimentzen ahalko ditu aitzinetik zehaztutako abiadurak gainditzen dituzten instalazio tarteak.

21. artikulua. Luzetarako profilen planoak.

Saneamendu sareen proiektu guztiek luzetarako profilen planoak erantsi beharko dituzte, eta horietan gutienez honako hau jaso beharko dute:

-Hodien diametroa.

-Hodien egitura mota.

-Kota hidraulikoa putzuetan.

-Tarteuneen malda.

-Putzuen arteko tartea.

-Urbanizatutako eremuaren kotak.

22. artikulua. Kalkulurako formula.

Saneamendu hodien kalkulu hidraulikoa egiteko Manning formula erabiliko da (benetako emaitzekin korrelazio egiaztatua du, bere jatorri teorikoa ez bada ere zorrozki hodiei aplikatzekoa).

i

n² v²

RH1,33

i = zama galera unitarioa m/m.

n = hodiaren zimurtasun koefizientea.

v = uraren abiadura (emaria/bustitako sekzioa) m/s.

RH= Erradio hidraulikoa (bustitako sekzioa/bustitako perimetria) m.

Edozein materialerako zimurtasun koefizientetzat hartuko da n = 0,014 (horren baitan hartuz martxan dagoen saneamendu hodi baten berezkoak diren irregulartasun guztiak).

Fluxuaren simulazio hidraulikoarekin sistema ez iraunkorrean diseinatutako proiektuetan izan ezik, malda < %1 duten kolektoreak diseinatuko dira malda erabilgarriari malda errealaren %75aren balio bera emanez, eta honako hau bete beharko da:

0,75 . p ? i izanik p = malda erreala m/m-etan.

23. artikulua. Euri uren kalkulua egiteko irizpideak.

23.1. Ohar orokorrak.

Proiektatu eta eraiki beharreko euri uren sare guztiak dagokien Euri Uren Emarien Kalkuluarekin justifikatu beharko dira, neurriei dagokienez. Horretarako, kalkulu horretan jarraitu beharreko irizpideak azalduko dira ondotik.

Abiapuntu gisa, finkatu behar da euri uren sare guztien neurriak 10 urteko birgertatze-aldia duten prezipitazioetarako ezarriko direla. Urbanizazio proiektuetan argi definitutako ibilgu edo ibarbide naturalak estaltzea aurreikusten bada, 25 urteko birgertatze-aldiarekin ezarriko dira ibilgu edo ibarbide horien ibilguratze kolektorearen neurriak.

23.2. Kalkulurako irizpideak.

Euri uren sare batean diseinuzko emariak zehazteak kalkuluan ekartzen dituen zailtasunak direla-eta, metodo praktiko bat azalduko dugu, behar bezala hurbiltzen dena. Prozedura hori "Método Racional" izenekoa erabiltzean oinarritzen da. Hori "Cálculo hidrometereológico de caudales en pequeñas cuencas naturales. J.R. Témez. M.O.P.U. 1978" izeneko lanean jasota dago. Lan horretan proiektugileak teoria guztiz garaturik eta kontzeptuen zehaztasunak aurkituko ditu.

Metodoa tamaina ertain eta txikiko eremuetan erabiltzen ahal da. Horietan aurreikusten ahal da prezipitazioa hartutako eremu osoan modu homogeneo eta aldi berean banatuko dela, eta maldak eta zoruaren ezaugarriak antzekoak izanen direla. Gisa hartara, birgertatze-aldietan ez da azpiarro batzuen eta bertzeen arteko desfase handirik izanen.

1. Eremu sinple batean hustutako emariaren kalkulua.

Q =

C I A

3

Q (m³/s) = Hustutako gehieneko emaria.

I (mm/h) = Euri intentsitate handiena, kontzentrazio denboraren (TC) iraupen berekoa, ezarritako birgertatze-aldirako.

A (km²) = Drainatutako arroaren azalera.

C (adimentsionala) = Formula honi lotutako jariatze koefiziente teorikoa.

Q zuzen zehazteko, aurretik parte hartzen duten faktore guztiak kalkulatu behar ditugu.

2. Eremu konplexu batean hustutako emariaren kalkulua.

Aitzineko atalean azaldutakoak aukera ematen du euri uren sarearen irteeraren emaria kalkulatzeko drainatutako arroaren amaieran.

Sarearen proiektuan adarren neurriak ere ezarri behar dira.

Demagun Ri dela euri uren sarearen adar generiko bat. Adar horretan, 1, 2, 3 eta 4 puntuetan, euri uretarako harguneak egiten dira, bertze adar batzuen bidez edo estolda-zuloetatik zuzenean, A1, A2, A3, A4, A5 eta A6 azpialorretatik heldu direnak; azpialor horiek, guztira, ikerketako adarrak drainatzen duen A eremu osoa osatzen dute.

Aitzineko atalean azaldutako prozedura aplikatuz, A eremuak hustutako emaria kalkulatzen da, eremu hori sinpletzat hartuz eta azpieremuak bazter utziz. Qt emaria lortzen da.

Gisa berean, Ai azpieremu bakoitzaren Qi emaria kalkulatzen da; horiek eremu sinpletzat hartzen dira.

Honako hau lortuko da: ? Qi >Qt

i

Definiturik:

? =

Qt

< 1

? Qi >Qt

i

L1014546_2.pdf

Koefiziente murriztaile horrek (µ) modu batean edo bertzean kontuan hartzen du azpieremu bakoitzak bere emaria ibilgu nagusira sartzeko denboran izandako desfasea (atzerapena).

1 puntua 1-2 tarteunearen drainatze sarearen burua baldin bada, A1 eremuari dagokion Q1 emariarekin kalkulatzen da.

2-3 tartea µ(Q1+Q2+Q3) emariarekin kalkulatzen da, betiere Q1 baino handiagoa bada.

Bertzenaz, Q1-en araberako neurriak ezarriko dira.

Azkenik, 3-4 tartean µ(Q1+Q2+Q3+Q4) emariaren araberako neurriak ezarriko dira.

Azkenik, erran behar da 7-4-8 kolektorearen kalkuluan, A eremua kolektore hori banatzeko eremu sinpleetako bat izanen dela, Qt emaria ekarriz.

3. kapitulua

Hodiak

24. artikulua. Diametroa eta materialak.

1) PVCko hodiak.

Diámetroak: 160 - 200 - 250 - 300 - 400.

Hodi mota:

-Pareta trinkoa.

-Loki-ezkila lotura.

-Teila kolorea edo grisa.

-Eraztunen zurruntasun nominala: SN4.

-UNE 53962 araua (saneamendu presio bidez lurperatua).

-Presio nominala: PN6.

-Ezpainbiko juntura iragazgaitza 6 atmosferatan. EN 681-1 araua, junturan markatua.

-AENORen kalitate ziurtagiria.

Kanpoaldeko marka:

-Fabrikatzailea + DN eta lodiera + Araua + eraztun zurruntasuna + fabrikazio urte eta hilabetea + AENOR.

Osagarriek bete beharko dituzte hodien arau berberak.

(S-01 xehetasuna).

2) Masa-hormigoizko hodiak.

Diametroak: 300 eta 400 bakarrik.

-ASTM C-14 M araua. 3. klasea.

-Loki-ezkila lotura eta juntura elastikoa.

-Porlana: III / A - 42,5 / SR.

-Agregakina: kareharria.

-Fabrikazioa: turbokonprimitua.

3) Hormigoi armatuko hodiak.

Diametroak: 300-400-500-600-800-1.000-1.200-1.500-1.800-2.000.

-ASTM C-76 M Araua. B lodiera.

-Loki-ezkila lotura eta juntura elastikoa.

-Porlana: III / A - 42,5 / SR.

-Agregakina: kareharria.

-Fabrikazioa: turbokonprimitua.

(S-02 xehetasuna).

25. artikulua. Hodiak paratzea.

Hodiak honela paratuko dira:

1. Zuinketa eta markaketa.

2. Indusketa mekanikoa.

3. Zanga-zola berdintzea.

4. Hodia PVCkoa bada:

-Hartxintxar xehea zabaltzea.

-PVCko hodia paratzea.

-Bizkarrak eta goialdea hartxintxar xehearekin betetzea.

Hodia hormigoizkoa bada:

-Zola hormigoiz egitea.

-Hormigoizko hodia paratzea.

-Hormigoiz betetzea 120º-raino.

-Bizkarrak eta goialdea hartxintxar xehearekin betetzea.

5. Zangaren gainerakoa zagor naturalarekin betetzea.

Hodiak kokatuko dira beti kota absolutu apalenetik hasita, alegia, behetik goiti, hodiaren mutur leuna aitzinetik paratutako hodiaren kanpaian sartuta.

(S-03, S-04 eta S-05 xehetasunak).

4. kapitulua

Sareetako elementuak

26. artikulua. Erregistro putzuak.

Saneamendu sarera iristeko balio dute. Sarea identifikatzeaz gainera, sarea norabidez aldatzen den (oinplanoan edo profilean) gune bakarra da.

-Kokalekua.

Erregistro putzuak paratuko dira honako toki hauetan:

  • Kolektorearen hasiera.
  • Norabide aldaketak.
  • Kolektoreen arteko estekaguneak.
  • Hodien diametro aldaketak.

Bi putzuren arteko gehieneko tartea 50 metrokoa izanen da.

-Putzu motak.

Eskuarki hormigoi armatukoak izanen dira, prefabrikatuak.

Osagai hauek dituzte: oinarria, eraztunak eta konoa.

Diametroa ? 500 duten hodietan, oinarriaren barreneko diametroa 1.000 izanen da.

Diametroa 600 eta 800 duten hodietan, oinarriaren barreneko diametroa 1.200 izanen da.

Diametroa > 800 duten hodietan, putzuen oinarriak izaten ahalko dira "in situ" fabrikatutako hormigoi armatukoak, eta altxaerak aurrefabrikatutako hormigoi armatuzkoak.

Putzuek behar den iragazgaiztasuna izan beharko dute, batez ere hodiarekin elkartzen diren tokian

Prefabrikatutako elementu guztiak diseinatu beharko dira haien arteko lotura guztiak juntura iragazgaitzen bidez egiteko moduan.

(S-06, S-07, S-08, S-09, S-10, S-11, S-12 eta S-13 xehetasunak).

-Sehaskak oinarrien zolan.

Putzu guztietako oinarriaren zolan sehaska edo erdibiribil bat egin beharko da kolektorearen ardatzeraino, putzuan barna pasatzen diren isuriak bideratzeko.

Sehaska hori masa-hormigoiz fabrikatu beharko da, ura pasatzen den tokian forma erdibiribila duela, eta bereziki garrantzitsua da norabide aldaketa gertatzen den putzuetan edo zenbait kolektore batzen direnetan.

(S-14 xehetasuna).

-Kolektoreen arteko lotura.

Putzu batera biltzen diren diametro bereko kolektoreen kasuan, beren sestra hidraulikoaren kotek bat egin beharko dute.

Diametro desberdineko kolektoreetan, hodien klabearen kotek bat egin beharko dute (irteerako kolektorearen diametroa txikiagoa denean izan ezik).

(S-14 xehetasuna).

-Harguneak.

Ur beltzen harguneak eta bateratzaileak, putzu batera sartzen direnean, beren sestra hidraulikoak bat egin behar du kolektorearen ardatzaren kotarekin, erdibiribil bat eginez.

(S-15 xehetasuna).

-Irtengunearekiko putzuak.

Irtengunearekiko putzuak eginen dira baldin eta beharrezkoa bada kota hidraulikoko galera bat kokatzea saneamendu sareko tokiren batean. Hori gertatzen da kolektoreak malda handia izan eta onartutako gehieneko abiadurak gainditzen direnean.

Irtengunearekiko putzua erregistro putzu bat da, bi sarrera dituenean maila desberdinean, bata diametro txikiko hodiaren bidez zolaren kotan, eta bertzea kota handiagoan dagoen hodiaren bidez.

Horrelakorik proiektatzen den kasu guztietan, beharrezkoa da Mairagako Mankomunitateak espresuki baimena ematea.

(S-16 xehetasuna).

-Pateak.

Putzuan beheiti eta goiti ibiltzeko balio dute.

Patea polipropilenozkoa izanen da, talkak jasaten dituen polipropilenoz gainestalitako AEH-500 altzairu uhinduzko arima duena, putzuaren pareta leunean iltzatua, goitik hasi eta 30 cm-tara.

(S-17 xehetasuna).

-Tapak.

Erregistroko putzuetara sartzeko bidea ematen duten elementuak dira.

Hala markoa nola tapa burdinurtu nodularrekoak izanen dira, pasoko diametroa 600 mm-koa izanik.

Kutxetaren tapa artikulatua izanen da, autoitxierarekin, eta "Saneamendua" edo "Euri urak" idatzia izanen duena

Bete beharko du EN 124 Araua (D-400 mota). Kreditatutako Ziurtapen Erakundearen identifikazioa markatua eduki beharko du.

Tapa paratuko da karrikaren azkeneko kotan, haren malda bera duela eta trafikoak "itxi" eginen lukeen posizioan.

(S-18 eta S-19 xehetasunak).

27. artikulua. Hustubideak eta saretak.

Euri urak biltzeko balio dute. Ura sare orokorreraino bideratzen da (erregistro putzu batera).

Sare bereizleetako hustubideak zuzenak izanen dira, hormigoi armatuan edo polipropileno sendotuan eginak.

(S-20 eta S-21 xehetasunak).

Sare bateratzaileetako hustubideak sifonikoak izanen dira, hormigoi armatu aurrefabrikatuan edo polipropileno sendotuan eginak.

(S-22 eta S-23 xehetasunak).

Hustubidea saneamenduko sarearekin lotzen duen hodia PVCkoa izanen da, 24. artikuluan aipatzen den motakoa. Hargunearen gutieneko malda %2koa izanen da.

Hustubideak putzuarekin lotuko dira ahal den guztietan.

-Sareta motak:

  • Galtzadan edo errepide-ertzeko erretenean kokatuak:

Markoa eta sareta burdinurtu nodularrez eginak izanen dira.

Bete beharko du EN-124 araua (C-250 mota). Kanpoko neurria 750 x 300 mm izanen da.

Marka: fabrikatzailea + EN 124 + C-250.

  • Oinezkoendako gunean kokatuak:

Burdinurtu nodularrez eginak, morroilodunak eta aurrefabrikatutako "erreten" modukoak (hormigoizkoak, hormigoizko kopolimerozkoak edo polipropilenozkoak).

(S-24 xehetasuna).

5. kapitulua

Harguneak

28. artikulua. Definizioa.

Horrela erraten zaio saneamenduko ura eraikin batetik saneamendu sare orokorreraino eramaten duen hodiari.

Bete behar dituen baldintzak zehaztuko dira kontuan hartuz nolako tokiari ematen dion zerbitzua, nolako hondakin ura bideratzen duen, zenbateko emaria den eta saneamendu sarearen zein lekutan lotzen den.

Arau orokorra izanen da eraikin, finka edo industria bakoitzak bere hargunea izatea, bakarra eta bertzeetatik bereizia. Dena dela, Mairagako Mankomunitateak aitzinetik onetsiz gero, jabetzaren barrenean biltzen ahalko dira soil-soilik etxebizitzetako hondakin urak direnak (etxesailak, elkarri atxikitako etxebizitzak etab.), gero haiek guztiendako hargune bakar bat izateko.

Zer isurtzen duten, industria nabe guztiek laginak hartzeko kutxeta bat izan beharko dute.

Harguneari dagozkion mantentze eta kontserbatze lanak Mairagako Mankomunitatearen esku gelditzen dira, harguneko kutxetarainoko tartean, hori bera ere barne dela.

29. artikulua. Hargunearen elementuak.

a) Harguneko kutxeta. Jabetzaren kanpoko mugaren ondoan paratuko da. PVCkoa izanen da, sarrera eta irteera dituena, PVCko eta DN-300 mm-ko hodia akordamenduarekin.

Kutxetaren tapak ezaugarri hauek izanen ditu:

-Burdinurtua.

-Kanpoko neurriak = 40 x 40 cm.

-Itxiera hidraulikoa.

-EN 124 Araua.

-B-125 mota.

(S-25 xehetasuna).

Kutxeta motak:

1) Kutxeta normala, PVCkoa: bizitegietako isurketetarako.

(S-26 xehetasuna).

2) Laginak hartzeko kutxeta: industrien isurketetarako.

(S-27 xehetasuna).

b) Hodia. Hargunearen kutxetatik saneamendu sare orokorreraino doan hodi zatia da. Hodia eta harguneko osagarriak 19. artikuluan aipatzen den PVC motakoak izanen dira.

c) Loturako pieza. Hargunearen hodia saneamendu sarearekin lotzen duena da.

Hargunearen diametroaren eta lotura motaren arabera zehaztuko da, izanik lotura hori putzuarekin nahiz hodiarekin.

(S-15 xehetasuna).

30. artikulua. Hargune motak.

Isurtzen den ura nolakoa den, harguneak izan daitezke:

-Ur beltzenak: husten diren ur guztiak beltzak edo parekoak direnean.

-Euri urenak: husten diren ur guztiak eurikoak direnean.

-Bateratzailea: husten diren uretan nahasten ahal badira beltzak, industrietakoak eta eurikoak.

Eraikin, etxebizitza eta industria guztiek beren barrenean sare bereizleak izan beharko dituzte. Ur horiek sare orokor bateratzaile batera joan behar badute, irteerako hodiak kanpoko hargune-kutxeta batean bilduko dira.

31. artikulua. Harguneen neurriak.

a) Ur beltzen hargunea. Hargunea etxebizitzetakoa bada, kontuan hartuko da etxebizitza mota (paratu den emariaren arabera). Hargunea industriakoa edo ekipamenduko instalazio batekoa bada, hustuketarako aurreikusten diren gehieneko emarien araberako neurriak izanen dituzte (kasuan kasuko erpin koefizienteak barne).

Ur beltzen hargunearen gutieneko diametroa 160 mm-koa da.

b) Euri uren hargunea. Drainatu behar den azalera (estalkiak, teilatuak, patioak, aparkalekuak, etab.) osoaren arabera zehaztuko da.

c) Hargune bateratzailea. Bakoitza bere aldetik kalkulatzen dira ur beltzentzat behar den diametroa eta euri urentzat behar dena. Bi diametroak kontuan harturik, handiena hautatuko da.

Hargune bateratzaile baten edo euri urei dagokien baten neurriak, etxebizitzetarako eraikinean, industrian edo ekipamenduetarako instalazioan .

HARGUNEAREN DIAMETROA

DRAINATZEKO GEHIENEKO AZALERA

160 mm

300 m²

200 mm

600 m²

250 mm

1.200 m²

300 mm

2.500 m²

400 mm

4.000 m²

32. artikulua. Hargunearen trazadura.

Hargune baten oinplanoko trazadura beti lerro zuzenean eginen da. Ez da ez ukondorik ez bihurgunerik onartzen.

Hargune baten altxaerako trazadurak beherantz eginen du beti uniformeki, sare orokorrerantz, eta gutienez ere %2ko maldarekin. Ukondoa bakar-bakarrik kolektore orokorrarekiko loturan onartuko da.

Eraikin batentzat hargune bakarra izanen da. Baldin eta lehengo urbanizazioarengatik edo eraikinak eraisteagatik, orube batean hargune bat baino gehiago badago, kendu beharko dira sobrante daudenak. Lan hori eraikinaren sustatzailearen esku geldituko da.

Baldin eta orube bat birtzatitzeagatik, urbanizazioan dauden harguneak oinplanoan desfasaturik gelditzen badira lurzati berriei dagokienez, eraikinen sustatzaileak harguneen bertze zuinketa bat egin beharko du, lehendik daudenak kenduz eta birzatiketaren araberako berriak eginez. Ez da onartuko fatxadekin paraleloan doan hargune tarterik.

33. artikulua. Sare orokorrarekiko lotura.

Ahal dela, hargunearen lotura saneamendu sarearekin erregistroko putzu baten bidez eginen da. Putzua urrun badago, hargunea eginen da kolektore orokorrarekin perpendikularki.

Saneamendu hodiarekin zuzenean lotzen diren harguneetan, diametroen arteko erlazio hau izanen da:

KOLEKTORE OROKORRAREN DIAMETROA

HARGUNEAREN GEHIENEKO DIAMETROA

Ø 250 mm

160 mm

Ø 300 mm

200 mm

Ø 400 mm

200 mm

Ø 500 mm

250 mm

Ø 600 mm

300 mm

Ø> 600 mm

400 mm

Diametroen erlazio hau ezin bada aplikatu, hargunearen lotura kolektorearekin gauzatu beharko da erregistroko putzu bat eginez.

Putzuarekiko edo kolektorearekiko loturak izan beharko dira osoki iragazgaitzak.

(S-15 xehetasuna).

34. artikulua. Hargune multzoa elkarturik.

Elkarri atxikitako etxebizitza edo industria nabeen kasuan, zabalera 15 metrotik beheitikoa bada eta proiektuan aurreikusi bada eraikinik gabeko gune bat etxebizitza edo nabeen aitzinean, hargune multzo bat elkartzen ahalko da.

Baldintza hauek bete beharko dira horretarako:

1) Karrikarekiko paraleloa den hodi bat paratzen da, lurzatien barrenean. Hodi horrek finka bakoitzeko urak bilduko ditu kutxeta baten bidez.

2) Finken urak biltzen dituen hodi nagusia karrikako orokorrarekin lotzen da, guztiendako hargune bakar baten bidez.

3) Barreneko sarea paratzeko kostuak eta hargune bakarrarenak sustatzaileen kontura izanen dira.

4) Sustatzaileak berak ordaindu beharko ditu etxebizitza edo industria nabe bakoitzaren bakarkako hargunearen tasak.

5) Gune pribatuan dauden hodi guztiak ez dira Mairagako Mankomunitatearen eskumenekoak, haien kontserbazio, garbiketa, konponketa edo pieza aldaketei dagokienez.

6) Dagokion bide zortasuna ezarri beharko da ukitutako etxebizitza edo industria nabeak dituzten lurzatietan.

Eskema orokorra:

L1014546_3.pdf

6. kapitulua

Probak, garbiketa eta onarpena

35. artikulua. Fabrikan egin beharreko probak. Hodien onarpena.

Saneamendu sare batean paratzeko diren masa-hormigoizko edo hormigoi armatuko hodi guztiak lehendik lantegian probatu behar dira 1 Kg/cm²-ko presioan, ASTM arauaren arabera. Hodien kanpoaldean agertu beharko du idatzirik hornitzaileak ziurtatzen duela hodia probatu egin dela fabrikan. Horretaz gain, aipatu beharko da hodiaren ASTM mota, erabili den zementu mota eta fabrikazio data.

PVCko hodi guztiak identifikaturik egon behar dira; kanpoaldean agertu beharko dira ordenantza honen 24. artikuluan aipatzen dena.

36. artikulua. Obran egin beharreko probak.

Saneamendu sareko hodi guztien iragazgaiztasuna probatu beharko dira zangan paratu eta gero. (S-28 xehetasuna).

Proba hau Mairagako Mankomunitateko teknikariek gainbegiratuko dute.

Proba bakoitza bururatzen denean, akta idatziko da, eta hartan jasoko baita zer proba egin den eta zein teknikarik esku hartu duten. Aktaren kopia bat Mairagako Mankomunitatearen esku geldituko da, sinatzeko unean edo obraren onarpenean. (S-29 xehetasuna).

37. artikulua. Garbiketa.

Obra egiten den bitartean, begiratuko da hodietan hondar edo materialik sar ez dadin.

Saneamendu sareak martxan jarri aurreko garbiketa eginen da sektoreka edo dena batera, goi presioko herrestatze ekipoak erabiliz, jalkin eta hondarrak xurgatu eta ateraz.

38. artikulua. Hodien azterketa.

Hodiak garbitu ondotik, telebistako kamera baten bidez aztertuko dira hodiak barrenetik, haien barreneko egoera eta harguneen lotuneak nola dauden ikusteko.

Obraren sustatzaileak txostenaren emaitza eta dagokion bideoa emanen dizkio Mairagako Mankomunitateari, instalazioei harrera egin diezaien.

39. artikulua. Harrera.

Sarearen behin betiko onarpena baino lehen, eskura gelditzen diren elementu guztiak aztertuko dira (putzuak, kutxetak, harguneak, hustubideak etab.), ongi paratu direla egiaztatzeko.

Une horretan, obrako zuzendaritzak sareen behin betiko planoak emanen ditu, Autocad formatoan, egin diren aldaketak bertan islatzen direla.

Aipatutako goiti-beheiti horiek guztiak egiaztatu ondotik, Mairagako Mankomunitateak egindako obrekiko adostasuna agertuko du, onarpen txostena eginez. Hortik aitzina, sarea Mairagako Mankomunitatearena izanen da, eta bera arduratuko da saneamendu zerbitzua emateaz sare horren bitartez.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten ezarritako xedapen edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak badira.

Oharra. Baldintza teknikoen eranskinak interesdunen eskura daude Mankomunitate honen bulegoetan eta web www.mairaga.es web orrian.

Iragarkiaren kodea: L1014546