119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Administrari laguntzaile izateko 2 lanpostu huts (D maila) betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 5ean argitaratu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko administrari laguntzaile (D maila) izateko 2 lanpostu huts oposizio bidez betetzeko deialdia. Bada, bertan aurreikusitako hautaprobak egin direnez, bidezkoa da argitara ematea, behar diren ondorioak izan ditzan, epaimahaiak egin duen izendapen proposamena, hain zuzen ere azterketa gainditu duten izangai hauen aldekoa: Silvia Larraga Bailo eta Raquel Jiménez Ayllón.

Interesdunek 30 egun naturaleko epea izanen dute, iragarpen honetatik aitzina, Tuterako Udaletxean deialdiaren 7.2 oinarrian agertzen den dokumentazioa aurkezteko.

Tuteran, 2010eko irailaren 10ean.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1015235