119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Ziraketan S.L. Jarduera: ehungintzako banaketa. Xedea: ezartzea. Tokia: Garraioaren hiria, Frantziako karrika, 10. Oritz (Elortzibar).

Noain Elortzibarren, 2010eko irailaren 15ean.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1015242