119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten eskutan uztea

Alkatetzaren ebazpena, 2010eko irailaren 14koa.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 43. artikuluan xedatuarekin bat.

Ebatzi dut:

Lehena.-Udal honetako zinegotzia den Ainhoa Catalán Laparraren esku uztea 4/2010 ezkontza zibila egiteko eskumena.

Bigarrena.-Ebazpen hau Ainhoa Catalán Laparra zinegotziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Hirugarrena.-Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hala xedatzen baita Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluan.

Funesen, 2010eko irailaren 15ean.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1015182