119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

AKATS ZUZENKETA, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abuztuaren 12an emandako 1160/2010 Ebazpenarena. Horren bidez, Erripagaineko Udalez gaindiko Plan Sektorialaren araudiaren testu bategina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu zen. Sustatzailea UPSaren I. banaketa eremuko konpentsazio batzordea da.

Ebazpen horren argitalpenaren 102. artikuluan akats bat atzeman denez, gaztelaniazko edizioaren 12635. orrialdean zerbait falta baita, bidezko da hori zuzendu eta artikuluaren testu osoa idaztea. Ebazpena 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 20an.

102. artikulua. Determinazio orokorrak I. banaketa eremurako.

(NGaren Erabakia, 2010eko maiatzaren 17koa. 2010eko 68. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 4koa).

Banaketa eremuaren azalera: 739.980,96 m².

Hirigintzako aprobetxamendurako eskubidea duen azalera: 717.639,96 m².

Bizitegitarako azalera eraikia, gehienez: 594.833,98 m².

-Babes ofizialeko etxebizitza (BOE): 147.060,46 m².

-Prezio tasatuko etxebizitza (PTE): 190.588,74 m².

-Etxebizitza librea: 257.184,78 m².

Hirugarren sektoreko erabileretarako azalera eraikia, gehienez: 13.767,81 m².

Azalera eraiki osoa, gehienez: 608.601,79 m².

Lurzati libre pribatuen azalera: 51.762,27 m².

Erabilera eta jabari publikoko eremu libreetarako -parke, oinezkoentzako plaza eta haurren jostalekuetarako- laga beharreko lurren azalera (kontagarria erregelamenduzko ondorioetarako): 251.582 m².

Hezkuntza ekipamendu publikorako lurzatietan laga beharreko azalera: 20.950 m².

Osasun ekipamendu publikorako lurzatietan laga beharreko azalera: 2.501 m².

Erabilera anitzeko ekipamendu publikorako lurzatietan laga beharreko azalera: 73.432 m².

Erabilera anitzeko ekipamendurako lurretan, eremuaren ekialdean, hiri hondakinen bilketaren zentrala egin nahi da.

Beheko solairuan lurzoru libre pribatua duten lurzatietan etxebizitzetara sartzeko atariek gehienez 4 metroko zabalerako zerrendak okupatzen ahalko dituzte atari bakoitzean, etxebizitzen sarbideak bertan kokatzeko.

Aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat, C eta D motako lurzatietan aldaketak egin daitezke (justifikatuak) lurzatien beheko solairuetan garajeko arrapalak edo eraikinetara sartzeko atariak jartzeko okupazioari dagokionez. Elementu horiek, gainera, gehieneko lerrokadurara hel daitezke ezer atzeraeman gabe. Aldaketak eginez gero, horiek proiektuko azalera eraiki moduan hartuko dira, araudi honetako 13. artikuluaren l) idatz-zatian azalera neurtzeari buruz ezartzen diren arauak betez. Sotoek azalera osoa okupatu dezakete. Alabaina, lurzati libre pribatuaren gutxienez %20 berdegunea eta zuhaitz ertainak landatzeko eremua izan behar da.

Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartutako Erabakiari jarraikiz, "Erripagaineko eraikigarritasunen Koadro Orokorra" UPSi gehitu zaio.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

Iragarkiaren kodea: F1015465