119. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

438/2010 FORU AGINDUA, irailaren 27koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 313/2010 Foru Aginduan ezarritako neurriak ondoriorik gabe uzten dituena.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 313/2010 Foru Aginduaren bidez, 2010. urtean Nafarroan sua landalurretan nola erabili arautu zen eta baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

Kontuan izanik urtaroarekin bat baldintza meteorologikoak aldatu direla (eguna mozten da, tenperaturak jaisten dira, gauez batez ere, hezetasun erlatiboa handitzen da, etab.), suteak izateko arriskua murrizten ari dela uste da. Hortaz, bidezkoa da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 23ko 313/2010 Foru Aginduan ezarritako aparteko neurriak kentzea. Foru agindu horren bidez 2010. urtean Nafarroan sua landalurretan nola erabili arautu zen eta baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren ekainaren 30eko 313/2010 Foru Aginduan ezarritako aparteko neurriak baliogabetzea. Foru agindu horren bidez 2010. urterako arautu zen nola erabili sua landalurretan, eta Nafarroan baso-suteei aurrea hartzeko neurriak ezarri ziren.

2. Adieraztea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren maiatzaren 26ko 262/2010 Foru Aginduak indarrean jarraitzen duela. Foru agindu horrek kudeaketarako legezko betekizunak eta nekazaritzarako zein ingurumenerako baldintza egokiak ezarri zituen, Nekazaritza Politika Bateratuaren zuzeneko laguntzak jasotzen dituzten nekazariek bete ditzaten. (4. araua. Uztondoen kudeaketa).

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Foruzaingoari, Guardia Zibilaren Komandantziari eta SOS-Nafarroari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik beretik hartuko du indarra.

Iruñean, 2010eko irailaren 27an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F1015917