117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

LESAKA

Jakinarazpen ediktua

Alkatearen 364/2010 ebazpena, irailaren 14koa, jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

364/2010 ebazpena, irailaren 14koa, Lesakako Udaleko lehenteordeak eta jarduneko alkate denak emana, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik Ladislav Kovarik-ek aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten diren pertsonak Biztanleen Erroldan ofizioz baja emateko, ez direlako bere etxean bizi:

-Stanislav Strnad, bizileku-txartela X3069220P.

-Marie Kohutova, bizileku-txartela X07578902B.

-Jiri Kohut, pasaportea 38025950.

Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduko 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipatutako Araudi horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

EBATZI DUT:

1.-Lehen aipaturiko pertsonei herri honetako Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez direlako bertan bizi.

2.-Interesdunei jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituzten dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzakete.

Lesakan 2010eko irailaren 17an.-Jaduneko alkatea, Pedro Apezteguía Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1015377