117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 322/2010 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.k eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Promociones Martínez Peralta, S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000322/2010 betearazpen-prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

Higiezin bat Tuterako San Nicolás kale edo plazatxoko 6an, berrogeita hamabosgarren etxesailean. Muga hauek ditu: sartu eta eskuinean, Juan Laitaren alarguna; ezkerrean, San Nicolás kalea; eta atzean, Tomás González de Carpioren olio errota, 5. poligonoko 583. lurzatia. Tuterako 1. Erregistroan inskribatuta dago 3.130 zenbakiarekin, 3.284. liburukiaren 191. orrian, Tuterako 897. liburuan.

Goian aipatutako finkak ehun eta hogei mila laurehun eta berrogei euroko tasazio-balioa du enkanterako (120.440 euro).

Enkantea 2010eko azaroaren 16an eginen da, goizeko 10:30ean.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

A.-Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

B.-Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

C.-Epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, kontzeptu gisa 3180 0000 06 0322 10 jarrita, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaileek nahikotzat onartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2010eko irailaren 2an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1015149