117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio zedula. Titulu judizialak betearazteko 127/2010 prozedura

Sergio Leza Garcesek eskaturik Burolite Sociedad Limitadaren aurka bideratu den 127/2010 betearazpenean, langilea berriz ez hartzeagatiko auziari buruzko bilera eginen da 2010eko urriaren 6an, goizeko 11:40an, 15. judizio-aretoan (Justizia Jauregia, San Roke kalea, 4, lehen solairua). Honen bidez ekitaldi horretarako zitazioa egiten zaio Burolite Sociedad Limitadari, eta agertu ezean ekitaldia bera gabe eginen dela ohartarazten zaio.

Ekitaldi horretan betearazpenpeko alderdiak bere eskubidearen alde egokitzat jotzen duena alegatu eta frogatu ahal izanen du alderdi betearazleak alegatzen duenari buruz, hots, langilea berriz hartu ez izanari buruz. Erabili nahi dituen eta ekitaldian gauza daitezkeen froga guztiak eraman beharko ditu. Bera ager daiteke, edo ordezkari bat bidali, ahalorde askietsia duena eta egitateak zuzenean ezagutzen dituena. Aurkako alderdiaren galderei edota ofiziozkoei erantzun beharko die, eta bestela egiaztatutzat jo daitezke kalte egiten dioten egitateak. Agertzen ez bada ekitaldia hura gabe eginen da.

Iruñean, 2010eko irailaren 16an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1015397