117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 186/2010 falta-judizioa

Tomás Marcos Ondarra Uriarte jaunak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan bideratu den 186/2010 falta-judizioan ebazpena eman da. Horren bidez erabaki da Eusebio Jiménez Jiménezi zitazioa egitea, 2010eko urriaren 5ean, goizeko 09:20an, 4. judizio-aretoan (bigarren solairua) ager dadin, aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta Eusebio Jiménez Jiménezi zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1015429