4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 523/2010 prozedura
Carlos Javier Asín Basarte jaunak, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,
Aditzera ematen dut: Nafarroako Kutxak eskaturik, Aurkes S.L.ren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den hipoteka-betearazpeneko 523/2010 prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:
Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:
-Etxebizitza bat Lizarrako Nabarreria kaleko 16an, lehen solairuan. Inskripzioa: 2.557. liburukia, 277. liburua, 194. orria, 15.521. finka.
-Etxebizitza bat Lizarrako Nabarreria kaleko 16an, bigarren solairuan. Inskripzioa: 2.557. liburukia, 277. liburua, 196. orria, 15.522. finka.
-Etxebizitza bat Lizarrako Nabarreria kaleko 16an, hirugarren solairuan. Inskripzioa: 2.557. liburukia, 277. liburua, 198. orria, 15.523. finka.
Hipoteka-maileguaren eskrituran ageri denez, hau da finkaren balorazioa enkantea egiteko: lehen eta bigarren solairuetako etxebizitzak 153.370 eurotan baloratuta daude eta hirugarren solairukoa 157.820 eurotan.
Enkantea 2010eko azaroaren 5ean eginen da, 09:30ean, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegian.
Enkantearen baldintzak:
1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:
1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.
2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.
3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3146 0000 06 0523 10 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.
2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.
4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.
5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.
6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.
Lizarran, 2010eko uztailaren 30ean.-Idazkari judiziala, Carlos Javier Asín Basarte.
Iragarkiaren kodea: J1015439