117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Errekerimendua. 28/2009 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko errekerimendu-probidentzia eman dela. Hona hemen hitzez hitz dioena:

Aditzera eman da. Jarduketa hauetan emandako epaia irmo delarik betearaz bedi, eta horretarako, Alexandra Deniseri ebasketa-faltagatik jarri zaion isuna ordaintzeko errekerimendua egin bedi, hots, 480,00 euroko isuna (hirurogei eguneko isuna, egunero zortzi euroko kuota ordainduz). Dirua epaitegi honek Baneston duen kontuan sartu beharko du (0030.1846.420005001274 kontua, oharretan 3146.0000.76.0028/09 jarriz) eta ohartarazten zaio ebazpen hau jakinarazi eta hogei eguneko epean ordaindu ezean, bidezkoa izanen dela ordezko atzipenaldia, Zigor Kodearen 53. artikuluari jarraikiz.

Eta Alexandra Deniseri errekerimendua egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2010eko irailaren 16an.-Idazkaria, Carlos Javier Asin Basarte.

Iragarkiaren kodea: J1015206