4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
Lan arloko Sala. Ediktua. 64/2010 erregutze-errekurtsoa
Aditzera ematen da sala honetan 64/2010 erregutze-errekurtsoa tramitatzen ari dela, Liebherr Industrias Metalicas, S.A.k jarria, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiaren 512/2009 demanda-prozeduran. Liebherr Industrias Metálicas, S.A.k sustatu du prozedura hori, segurtasun neurririk ezagatiko prestazio-errekargua dela-eta, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Mohammed Fakkaken aurka. Haren barrenean, 2010eko irailaren 10ean, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da:
"Ezesten dugu Liebherr Industrias Metálicas, S.A.k prozesuan duen ordezkariak jarritako erregutze-errekurtsoa, Nafarroako Lan arloko 4. Epaitegiak 512/09 prozeduran emandako epaiaren aurkakoa, eta berresten dugu ebazpen hori. Errekurtsogileak berak sustatu du 512/09 prozedura, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren eta Mohammed Fakkaken kontra, prestazioen errekargua aurkaratzeko."
Eta Mohammed Fakkaki ebazpena jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da, eta ohartarazten zaio eskura duela ebazpenaren kopia sala honetako idazkaritzan.
Iruñean, 2010eko irailaren 20an.-Idazkari judiziala, Sagrario Sánchez Equiza.
Iragarkiaren kodea: J1015427