1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
212/2010 EBAZPENA, irailaren 14koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 64/2010 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT-EUD izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 31ko 64/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko OLT/EUD izateko hamazazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 16an, eta akats zuzenketa, berriz, 2010eko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 7an.
Deialdiaren 6.2 oinarrian akats bat atzeman da bigarren ariketaren deskripzioan, "kasu bat idatzita ebatzi beharko da" esaten baitu "zenbait kasu idatzita ebatzi beharko dira" esan beharrean, proposamenaren edukiaren arabera; beraz, bidezko da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskumenak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuaren bidez eman zaion idazketaren arabera, esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Martxoaren 31ko 64/2010 Ebazpenaren bitartez onetsitako deialdiaren 6.2 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea, ondotik adierazten den moduan:
Honako hau dioen tokian:
Bigarren ariketa: ariketa praktikoa, eranskineko gai zerrendako 1. ataleko gaiei buruzko kasu bat idatzita ebatzi beharko da.
Honela behar du:
Bigarren ariketa: ariketa praktikoa, eranskineko gai zerrendako 1. ataleko gaiei buruzko kasu batzuk idatzita ebatzi beharko dira.
2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.
Iruñean, 2010eko irailaren 14an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1015054