117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

Ordenantza fiskala, datu pertsonalen fitxategiak sortzea arautzen duena. Behin betiko onespena

Ebro Kirol Mankomunitateak, 2010eko martxoaren 30ean eginiko bilkuran, besteak beste, datu pertsonalen fitxategiak sortzea arautzen duen ordenantza fiskala hasiera batean onesteko erabakia hartu zuen.

Jendaurreko aldia iragan da, iragarkia 2010eko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 19an, argitaratu ondoan, eta inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluarekin bat.

Castejonen, 2010eko abuztuaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Lourdes Mauleón Matute.

ORDENANTZA, EBRO KIROL MANKOMUNITATEAN
DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK SORTZEKO

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez etorri da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi du aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere".

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:

-Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.

-Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.

-Datu pertsonalak biltzeko prozedura.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskripzioa.

-Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.

-Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoak diren segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren adierazita.

Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, eta nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.

Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Ebro Kirol Mankomunitateak.

Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute ondotik ematen den ordenantzaren onespena.

Lehenengoa.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Kontabilitatea

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Mankomunitatearekin harreman ekonomikoak izan dituztenen datu pertsonalak bildu eta gordetzea. Aurrekontuetako kontabilitate publikoa eramateko datuak erabiliko dira.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, kontabilitateko dokumentu egokiaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: kontabilitate ekitaldian Mankomunitatearekin harreman ekonomikoa duten hirugarrenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, NANa, telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Langileak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: langileen kudeaketa: nominak, gizarte aseguruak alta eta bajen kontrola, aseguruen kontratazioa, merkataritzako kontratuak kanpoko langileekin.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo ziurtagiriak aurkeztuz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitateak kontratatutako langileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ, Gizarte Segurantzako zenbakia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Enpleguaren xehetasunen gaineko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari. Gizarte Segurantzako Diruzaintza. Nafarroako Enplegu Zerbitzua.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Sarrera-irteeren erregistroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaren kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunak berak eta administrazio publikoek emanen dituzte, eskabideak aurkeztuta Mankomunitatearen bulegoetan edo posta arruntaren bidez.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitateari idatziz zuzentzen zaizkion guztiak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak eta helbidea.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Iradokizunak, erreklamazioak, kontsultak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: erabiltzaileek egindako iradokizun eta erreklamazio guztiei erantzutea, zerbitzuak hobetzeko aukera ematen baitute. Mankomunitatearen zerbitzuei buruzko argibideak eskatzen dituzten kontsultei erantzutea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, Web-aren bitartez edo bulegoetan bertan, datuak inprimaki batean erregistratuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: argibideak eskatzen dituztenak edo erreklamazio edo iradokizunen bat egiten duten erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuari eta Comptos Ganberari.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Kirol kudeaketa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Mankomunitateak antolatutako kirol jardueren kudeaketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo idatziz, horretarako prestatutako inprimakietan.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitateko kirol zerbitzuen erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, herria, telefonoa, sinadura, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen datuak.
  • Bereziki babestutako datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: aseguru-etxeei eta kirolen federazioei. web-ean eta ohiko oholetan argitaratuta.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa eta handia (soilik kirol probetan gertatutako istripuak kudeatzeko, paperean).

Batzarra

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: batzarrerako deialdiak eta kideen dieta edo lansarien kontrola egitea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, ahoz.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Mankomunitatearen batzarreko kideak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, posta helbidea eta helbide elektronikoa, telefonoa, NAN/IFZa.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Aldizkaria

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: helbideen zerrenda kudeatzea, Mankomunitatearen albisteen berri emanen duen aldizkari elektronikoa bidaltzeko.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, Web-ean sartuta.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: aldizkari elektronikoa jasotzeko interesa dutenak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: helbide elektronikoa.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da daturik ematen.

-Organo arduraduna: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Ebro Kirol Mankomunitatea.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Bigarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Iragarkiaren kodea: L1014766