117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Hierros Leitza, S.L. enpresak 2010eko martxoaren 31n Uharte Arakilgo Udaletxeko Erregistro Orokorrean xehetasun azterlan bat aurkeztu zuen, Iriburu poligonoko S-1 sektoreko 1. lurzatiaren antolamendurako.

2010eko abuztuaren 6ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean xehetasun azterlana hasiera batez onetsi eta espedientea hogei egunez jendaurrean jartzen zela argitara eman zen.

Aipatutako hogei egunetan ez da alegaziorik aurkeztu.

Hau dena kontuan harturik, Lurraldearen Antolamenduari eta Etxebizitzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76 de 74.3 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz eta administrazioaren isilbide positiboa dela medio, xehetasun azterlana behin betikoz onetsia izan da.

Argitara ematen da orok jakin dezan.

Uharte Arakilen, 2010eko irailaren 7an.-Administratzailea, Elena Biain Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L1015392