117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea
Asociación Navarra Amigos del Sahara gobernuz kanpoko elkarteari

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko irailaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 2010. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:

1.-6.000 euroko diru-laguntza ematea Asociación Navarra Amigos del Sahara gobernuz kanpoko elkarteari, laguntza humanitario gisara, Oporrak bakean 2010 proiektua gauzatze aldera.

2.-6.000 euro ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, Asociación Navarra Amigos del Sahara gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1015387