117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea
Vita et Pax in Cristo Curia General gobernuz kanpoko erakundeari

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko irailaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 2010. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:

1.-12.000 euroko diru-laguntza ematea Vita et Pax in Cristo Curia General gobernuz kanpoko erakundeari, laguntza humanitario gisara, ondoko proiektua gauzatzeko: Larrialdietarako oinarrizko laguntza, ekaitzak Chinautlan (Guatemala) eragindako hondamendiei aurre egiteko.

2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 12.000 euroko zenbatekoaz, Vita et Pax in Cristo Curia General gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1015386