2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Diru-laguntza ematea
El Salvador Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeari
Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko irailaren 2an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusirik 2010. urtean Larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:
1.-12.000 euroko diru-laguntza ematea El Salvador Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeari, laguntza humanitario gisara, ondoko proiektua gauzatzeko: Ida ekaitzak jotako hiru komunitateren egoera hobetzea, gizarte eta ingurumenaz bezainbatean, Suchitoton (El Salvador).
2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, 12.000 euroko zenbatekoaz, El Salvador Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.
Iruñean, 2010eko irailaren 10ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1015385