2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Fuente de la Teja kaleko eta Lezkairu zeharkaleko
bizitza batzuetan igogailuak paratzeko xehetasun
azterlanaren testu bategina. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2010eko irailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-SEP-10 (6/CU).
"Gonzalo Galbete Martinicorena tramitera aurkeztutako xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoren (2010-03-23ko JOB), jendaurreko epea iragan da alegaziorik aurkeztu gabe eta, Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko arduradunak 2010eko uztailaren 22an egin txostenarekin bat, erabaki da:
1. Behin betiko onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, igogailuak paratuta oztopo arkitektonikoak kentzeko Fuente de la Teja kaleko 12, 14, 16 eta 18.eko eraikinetan eta Lezkairu zeharkaleko A, B, C, D, F eta G eraikinetan.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2010eko irailaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1014883