2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Iruña Palace, S.A.: aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planeko determinazioetan, Z-2/U.I. XIV-Ziudadela/Taconera eremuari dagokionez (III Reyes hotela). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2010eko irailaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 02-SEP-10 (7/CU).
"Planeko determinazioetan Z-2/U.I. XIV eremuari dagokionez aldaketa xehakatua egiteko agiria hasiera batean onetsi ondoren (2010-05-21eko osoko bilkuran), jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, hasierako onespenean agiriaren ikus-onespenari buruz ezarritako betebeharra betez, honako hau erabaki da:
1. Behin betikoz onestea Udal Planeko determinazioetan Z-2/U.I. XIV eremuari dagokion aldaketa xehakatua, Miguel Ángel Cazón Souluk tramitera aurkeztua, Iruña Palace, S.A. enpresaren izenean.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
TESTU ARAUEMAILEA
1. Proposatzen den hirigintza araudi berria.
6.1. Eremuaren identifikazioa.
Unitate Integratua: UI XIV.
Izena: Z-2.
-Azalera: 3.412 m2.
-Kokalekua: Tres Reyes hotelak hartzen duen lurzatia.
6.2. Egiturazko determinazioak.
Helburu orokorra: Gaur egungo erabilerari eustea.
Hirigintzako araubidea.
-Lurzoru mota: hirilurra.
-Lurzoruaren kategoria: finkatua.
-Erabilera: jarduera ekonomikoa.
6.3. Determinazio xehakatuak.
-Baldintza orokorrak:
Egungo erabilera guztiak finkatzen dira eta eraikinak ere bai, legeztaturik badaude.
-Eraikinean esku-hartzeko baldintzak:
6.3.1. Mantentze eta zaharberritze lanak: zuzeneko jarduketa.
6.3.2. Handitzea: zuzeneko jarduketa, ordezkapenerako dauden baldintza beretan.
6.3.3. Ordezkapena: lerrokadurak, garaierak eta sestrak definitzen dituen xehetasun azterlana, honako baldintza hauei jarraikiz:
a) Lurzatiak: egungoak.
b) Lerrokadurak: grafikoan adierazi dira.
c) Garaierak: egungoa edo hori baino txikiagoa.
d) Gehieneko azalerak, eraikitzeko: egungoa. Gainera, 1.730 m² eraiki ahalko dira, beheko eta sotoko bi solairutan banatuak, lurzatiaren eremu publiko pribatuan definitzen diren lerrokaduren barruan, erabilera nagusiari atxikiak.
e) Proposatutako erabilerak: behin-behineko egoitza.
f) Proiektuko baldintzak: handitzea eginez gero, Basotxoaren eta hoteleko lurzatiaren artean dagoen eremu publikoaren berrurbanizazioari dagozkion obrak (gutxienez ere 3 metroko zerrenda hartuko dutenak) izan beharko ditu proiektuak bere baitan.
g) Aparkalekuak: Hirigintzako Araudi Orokorraren araberakoak. Handitzea eginez gero, 31. artikuluko E puntuari buruzko justifikazioa ekarriko du proiektuak.
-Aldaketa egiteko baldintzak.
Planaren garapena: xehetasun azterlana.
Jarduketa sistema: zuzeneko jarduketa.
-Babestutako elementuak.
-Beste baldintza xehakatu batzuk.
Eraikina handitzeko lizentzia eman aurretik, lurzoruaren balio igoeraren %10aren lagapena egin beharko da, Lurzoruari buruzko 2008ko Legearen Testu Bateginaren arabera.
Sustatzaileak bere gain hartzen du, lurzatiaren ondoan, f puntuan zehaztu den eremu publikoa berrurbanizatzeko obrak ordaindu eta egin beharra.
6.4. Berrantolatzeko baldintzak.
Iruñean, 2010eko irailaren 7an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L1014851