117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Erabilera anitzeko lurzati baten azalera
eskubidea lagatzeko lehiaketa, Orkoienen

Xedea: Orkoienen, katastroko 1. poligonoko 1585. lurzatiaren azalera eskubidearen lagapena; 5.639 m²-ko azalera du eta Cruz Blanca industrialdean dago. Ekipamendurako erabilera anitzeko lurzati bat da, osasun, laguntza, kultura, kirol, josteta, merkataritza, administrazio eta/edo erlijioaren arloko erabilerak izan ditzakeena.

Esleitzeko modua: lehiaketa irekia, prozedura irekiaren bidezkoa.

Lagapenaren prezioa: 1.528.017,08 euro (BEZik gabe).

Lagapenaren epea: 60 urte.

Behin-behineko fidantza: 45.840,52 euro.

Baldintza-agiria: interesdunen eskura dago Orkoiengo udaletxean, Iturgain plaza, zk.g.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Orkoiengo udaletxean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko 14:00ak arte.

Proposamenak noiz ireki: bi egun lehenago udal ediktuen oholetan iragarriko den jendaurreko ekitaldian.

Orkoienen, 2010eko irailaren 8an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1014884