2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLLARAN
2010eko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena
Ollarango Udalak, 2010eko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Iragarkia 2010eko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 9an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:
-Diru-sarreren aurrekontua.
1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 84.675,08 euro.
2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 40.000,00 euro.
3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 5.725,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 115.845,00 euro.
5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 500,00 euro.
7. kapitulua.-Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten beste diru-sarrera batzuk: 147.800,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 394.545,08 euro.
-Gastuen aurrekontua.
1. kapitulua.-Langileria gastuak: 90.500 euro.
2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 126.880,00 euro.
4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 12.665,08 euro.
6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 164.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 394.545,08 euro.
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.
Ollaranen, 2010eko irailaren 9an.-Alkate udalburua, Javier Ecay Ilzarbe.
Iragarkiaren kodea: L1014924