117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2010eko aurrekontuko aldaketen espedientea.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontuko aldaketen espedientea.

Erabaki hori 2010eko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2010eko irailaren 8ko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena):

1.-Kreditu transferentzia,3.505,13 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") hiru kontu-sailetatik, 422,53 euro, 1.169,66 euro eta 1.913,54 euro aterata, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batera.

Noain Elortzibarren, 2010eko irailaren 9an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1014912