2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURIETA
Unitate baten xehetasun azterlana
eta mugaketaren aldaketa hasiera batean onestea
Murietako alkate udalburuak, 2010eko irailaren 9ko 51/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Murietako Udal Planaren U.A.21 unitatearen xehetasun azterlana eta mugaketaren aldaketa, Francisco Javier Negueruela de Bobadillak sustatuak.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Murietan, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.
Iragarkiaren kodea: L1014895