117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Alkatetzaren betebeharren eskuordetzea

Udalerritik kanpo egonen naizenez, 2010eko irailaren 13tik 17ra, biak barne, honako hau ebatzi dut:

1. Aipatutako egunetan, Alkatetzaren betebehar guztiak lehen alkateorde Pedro Apezteguia Alzugarayren eskutan uztea.

2. Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 44.2 artikuluarekin bat eginez, eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadila.

Lesakan, 2010eko irailaren 10ean.-Alkatea, Juan Fermin Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1015424