117. ALDIZKARIA - 2010eko irailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2/2010 aldaketa aurrekontuan

Iturmendiko Udalak, 2010eko uztailaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2010 espedientea; aldaketa horren bidez, zenbait kreditu berezi onesten dira.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko aldia iragan ondoan.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako erabakiak bete daitezen.

Iturmendin, 2010eko uztailaren 30ean.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L1014875