2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa puntuala Eguesibarko Udal Planean,
Altzuzako UC-1 unitateari dagokionez. Hasierako onespena
Eguesibarko Udalak, 2010eko irailaren 7an eginiko osoko bilkuran, legezko gehiengo osoaren quorumarekin erabaki zuen hasiera batean onestea Eguesibarko Udal Planean, Altzuzan, UC-1 hiri lurzoru finkatuko unitatearen determinazio xehakatuen aldaketa. Hura Juan Ramón Sexmilo Baezak eta Maite Ayarra Elíak sustatu dute, unitateko horretako E2 eraikina izenekoaren mugaketa aldatzeko, Altzuzako Hirigintza Arau Partikularren agiriaren 1. artikuluan (UC-1 unitatea), 5. atalean (Beste determinazio batzuk) determinazio hau kenduta: "4 x 7 m-ko garaje bat eraiki ahal izanen da E2 eraikinari atxikia".
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoa aplikatzeko.
Eguesen (Eguesibar), 2010eko irailaren 8an.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.
Iragarkiaren kodea: L1014881